Hauteskunde-parekidetasuna gizon-emakumeen presentzia orekatua da ordezkapen politikoaren esparruan.
Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoak Diputatuen Kongresurako, Tokiko hauteskundeetarako, Uharteetako Kontseiluetarako, Kanarietako Uharteetako Kabildoetarako, Europar Parlamenturako eta Autonomia Erkidegoetako Batzar Legegileetarako hauteskundeetara aurkezten diren hauteskunde-zerrenden osaera orekatua eskatzen du.
Gizon-emakumeen osaera orekatu horrek zera dakar berekin:
Diputatuen Kongresurako hauteskundeetako zerrendan, oro har, eta edonola ere 5 postuko tarte bakoitzean, sexu bateko eta besteko hautagaiek ezin izango dute %40 baino gutxiagoko ordezkapena izan.
Senaturako hautagaitzak zerrendatan taldekatzen direnean, zerrenda horiek, halaber, gizon-emakumeen osaera orekatua izan beharko dute; hortaz, batzuen eta besteen proportzioak zenbakizko orekatik ahal bezain gertu egon beharko du.
Informazio gehiago:
5/2007 Jarraibidea, apirilaren 12koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, LOREGaren 44.bis eta 187.2. artikuluen aplikazioari buruzkoa, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran.
HBZren 15/09/2011 Akordioa, LOREGaren 171.2. artikuluaren interpretazioa
© 2016 Ministerio del Interior