Botoa eta irisgarritasuna

Botoa eta irisgarritasuna

Pertsona guztiek izango dute boto aktibo, kontziente, aske eta borondatezkoa emateko eskubidea, boto hori adierazteko modua edozein dela ere eta beharrezkoa den laguntza jasoaz (Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoko 3.2. artikulua)

Administrazioak ziurtatu behar du desgaitasuna duten pertsonek hauteskunde-mahai eta -lokaletara iristeko aukera-berdintasuna dutela eta ez dutela diskriminaziorik jasaten (Desgaitasuna duten Pertsonek Bizitza Politikoan eta Hauteskunde Prozesuetan Parte Hartzeko Oinarrizko Baldintzei buruzko Erregelamenduko 2. artikulua).

Hauteskunde-prozesuetako irisgarritasunak bi adar ditu: hauteskunde-lokalera bozkatzera doazen pertsonena eta hauteskunde-mahaietako kide izendatuak izan direnena.

JEC 7/2019
Gaixotasuna edo desgaitasuna duela eta (osasun-ziurtagiri ofizial eta doako baten bidez frogatu beharrekoa) hautesle batek ezin badu posta bidez bozkatzeko eskaria Correoseko bulegoan zuzenean aurkeztu, berak baimendutako beste pertsona batek egin ahal izango du haren izenean, notaritzan edo kontsuletxean, hautesle bakoitzari indibidualki emango zaion agiri baten bitartez. Agiri horretan ezin izango da hautesle bat baino gehiago agertu, eta pertsona bakarrak ezin izango du hautesle bat baino gehiago ordezkatu.

Dagokion hauteskunde-batzordeak baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko du kasu bakoitzean.

Hauxe da jarraitu beharreko prozedura:

Interesatuta dauden pertsonak notario batekin jarri beharko dira harremanetan. Honek dohainik jardungo du (Notariotzaren Kontseilu Nagusia ) eta LOREG legeko 72.c) artikuluak aipatzen duen osasun-ziurtagiri ofizial eta doakoa emango die.

Notarioa hauteslearen helbidera joango da, haren etxera, ospitalera, zahar-egoitzara edo senide baten etxebizitzara. Ondoren, ohiko posta bidezko bozketarako prozedura bera jarraituko da.

Alegia: Ordezkatzen duen pertsona –posta bidezko botoa eskatzeko epearen barruan, martxoaren 5etik apirilaren 18ra– zuzenean joan ahal izango da, bere NANarekin eta notario-ahalordearekin, Correoseko edozein bulegora, eta posta bidez bozkatzeko inprimakia eskatuko du.

Correoseko zerbitzuek Hauteskunde Erroldako Bulegora bidaliko dute dokumentazio guztia, eta bulego honek posta bidez bozkatzea eskatu dela adieraziko du erroldako zerrendetan –horrela, AURREZ AURRE BOZKATZERIK IZAN EZ DEZAN–. Era berean, ahaldunari honako dokumentazio hau bidaliko dio, posta ziurtatuaren bidez, adierazitako helbidera edo, bestela, erroldan ageri den helbidera:
  • Bozketarako boto-paperak eta gutun-azalak
  • hautesle-erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria;
  • botoa ematea dagokion mahaiaren helbidea zehazten duen gutun-azala;
  • azalpen-orri bat.
Eskatzailea ordezkatzen duen pertsonak ere dokumentazio hori jaso ahal izango du zuzenean, bere nortasuna egiaztatu eta gero. Bere helbidean ez balego, dagokion Correoseko bulegora joan behar du zuzenean dokumentazioa jasotzera.
Itsuek edo ikusmen ezgaitasun larria dutenek, Hautesle-erroldan izena eman eta braille erabiltzen dakitenek eta %33ko ezintasun maila edo altuagoa aitortuta dutenek. Organización Nacional de Ciegos Españoles erakundeko kide direnek ere, hauteskunde egunean Hauteskunde-mahaian emango zaien bozketa irisgarrirako maletina/kita eskatu ahal izango dute, 2019ko Gorte Nagusietarako Hauteskundeetarako eta Valentziako Gorteetarako Hauteskundeetarako: apirilaren 28an, igandean. 
Bozketa irisgarriaren prozeduran, hauteskunde egunean, Hauteskunde-mahaian, epe barruan eskatu duten itsuei edo ikusmen ezgaitasun larria dutenei, bozketa irisgarrirako maletina/kita emango zaie, honekin: bozketarako boto-paper eta gutun-azal normalizatuak (hau da, gainerako hautesleek erabiltzen dituzten  boto-paper eta gutun-azal berberak) eta braillen idatzita dagoen dokumentazio osagarria (braillen idatzitako azalpen gida, edukiak identifikatzeko braillen eta tintan idatzitako pegatinak…), itsuak edo ikusmen ezgaitasun larria duen eta braille erabiltzen duen pertsonak nahi duen boto aukera identifikatu ahal dezan, erabateko autonomiarekin eta sufragio sekretuaren bermearekin.

GARRANTZITSUA: Bozketa prozedura irisgarria, Hauteskunde-mahaian presentziaz egiten den bozketa denez, ez da bateragarria posta bidezko botoarekin. Arautegiak ezartzen duenez, posta bidezko botoa eskatzen bada, jadanik ezin da presentziazko botorik eman Hauteskunde-mahaian.
Gorte Nagusietarako Hauteskundeetarako eta Valentziako Gorteetarako Hauteskundeetarako bozketa irisgarriaren prozedura erabili nahi duten ikusmen urridunek, Barne Ministerioaren 900 150 000 doako telefono zenbakira deitu beharko dute. Bertan jasoko dira bozketa irisgarriaren prozedura eskatzeko deiak, martxoaren 5etik apirilaren 1era, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 17:30etara eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara.

 
900 150 000 doako telefonoaren bitartez datu hauek eman behar dituzte:
  • Izen abizenak
  • Jaiotze-data
  • Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) zenbakia
  • Helbidea
  • Harremanetarako telefono zenbakia
Horrez gain, eskakizun hauek betetzen dituztela adierazi behar dute:
  • Braillen irakurtzen dakitela.
  • %33ko ezintasun maila edo altuagoa aitortuta dutela edo Organización Nacional de Ciegos Españoles (ONCE) erakundeko kide direla.
Administrazioak, datu horiek egiaztatzeko eskatu ahal izango du, edozein unetan.
900 150 000 doako telefono zenbakian, bozketa irisgarrirako maletina/kita eskatu ahal izateaz gain (martxoaren 5etik apirilaren 1era), gai hauei buruzko kontsultak ere egin ahal izango dira (martxoaren 5etik apirilaren 27ra, biak barne):
  • Abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretu bitartez araututako bozketa irisgarrirako prozedura.
  • Beharrezkoa den dokumentazioa.
  • Izendatutako hautagaitzak: Gorte Nagusietarako Hauteskundeetarako eta Valentziako Gorteetarako Hauteskundeetarako
Apirilaren 19an eta 20an telefono bidezko arreta zerbitzua ez da eskuragai egongo.
Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako
a) Bozketarako material estandarra edo normalizatua.
  • Diputatuen Kongresurako Hauteskundeetarako bozketa estandarreko gutun-azala.
  • Senaturako Hauteskundeetarako bozketa estandarreko gutun-azala.
  • Diputatuen Kongresurako Hauteskundeetarako izendatutako hautagaitza bakoitzari dagokion hauteskunde boto-paper estandar bat.
  • Senaturako Hauteskundeetarako hauteskunde boto-paper estandar bat.
b) Dokumentazio osagarria braillez.
  • Kitean/maletinean dagoen dokumentazioa erabiltzeko moduari buruzko azalpen gida, tintaz eta braillez idatzita.
  • Txantiloitrokelatu bat. Horren barruan, Senaturako Hauteskundeetarako hauteskunde boto-paper estandarra egongo da .
  • Senaturako hautagaien izenak jasotzen dituen zerrenda, braillez idatzita.
  • Diputatuen Kongresurako Hauteskundeetara aurkezten den hautagaitza bakoitzeko, gutun-azal txiki bat (plegu-laurden baten tamainakoa) barruan edukiko duen gutun-azal handia. Gutun-azal horietako bakoitzak etiketa bat izango du, eta bertan, tintaz eta braillez, gutun-azal barruan dagoen hauteskunde boto-papera (estandarra, ez braillez) zein hautagaitzari dagokion adieraziko da.
Gutun-azal handia, braillez errotulatuta eta tintaz inprimatuta testu hau izango duen etiketa batek identifikatuko du: “Diputatuen Kongresurako Hauteskundeak”
Aipatutako plegu-laurdenaren tamainako gutun-azal bakoitzak, izendatutako hautagaitza bati dagokion bozketako boto-paper normalizatua edukiko du. Hautesleak gutun-azal bakoitzaren edukia ezagutu ahal dezan, bakoitzari gutun-azal barruan dagoen hautagaitzaren izena eta siglak, braillez eta tintaz, jasoko dituen etiketa itsatsiko zaio.

GARRANTZITSUA: Valentziako Gorteetarako Hauteskundeak ere egiten diren tokietan bozketako bi maletin/kit egongo dira. Horietako bat Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako, eta bestea Valentziako Gorteetarako Hauteskundeetarako. 
Valentziako Gorteetarako Hauteskundeetarako
  • Kitean/maletinean dagoen dokumentazioa erabiltzeko moduari buruzko azalpen gida, braillez idatzita.
  • Valentziako Gorteetarako Hauteskundeetarako normalizatutako bozketa gutun-azala (ez da egongo braillez errotulatuta)
  • Valentziako Gorteetarako Hauteskundetara aurkezten den hautagaitza bakoitzeko, barruan gutun-azal txiki bat edukiko duen gutun-azal handia. Gutun-azal horietako bakoitzak etiketa bat izango du, eta bertan, tintaz eta braillez, gutun-azal barruan dagoen hauteskunde boto-papera (estandarra, ez braillez) zein hautagaitzari dagokion adieraziko da.
Bozketa irisgarrirako maletinean/kitean dauden braillez idatzitako testuak Comisión Braille Española izenekoak gainbegiratu, eta eman beharreko ziurtagiriak emango ditu, eta boto irisgarriaren funtzionamendu egokia Hauteskunde Administrazioak gainbegiratzen du (Hauteskunde-batzordeek eta Hauteskunde-mahaiek).