Hautagai zerrenden betekizunak
Hauteskunde Batzorde Zentralaren doktrina (esteka Hauteskunde Batzorde Zentralera)
1987ko maiatzaren 5eko, 1994ko maiatzaren 30eko, 1998ko urriaren 8ko eta 2000ko urtarrilaren 20ko erabakiak:
«alderdi politikoek eta federazioek Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatutako izena baino ezingo dute erabili».
1991ko irailaren 11ko eta 1996ko martxoaren 15eko erabakiak:
«erakunde politikoen sinboloen arloan Alderdi Politikoen Erregistrokoa atxiki behar da»
1977ko maiatzaren 25eko eta ekainaren 6ko, 1978ko maiatzaren 8ko, 1979ko otsailaren 5eko, 1982ko irailaren 27ko, 1987ko maiatzaren 5eko, 1989ko maiatzaren 14ko, 1991ko martxoaren 11ko, 1992ko otsailaren 10eko, 1993ko maiatzaren 5eko, 1995eko apirilaren 7 eta 17ko eta 1999ko apirilaren 20ko eta maiatzaren 3, 13 eta 24ko erabakiak:
«ez dago beste sinbolo edo ikurrik erabiltzerik erakunde bakoitzak Erregistroan inskribatu dituenak baino…, eta beste ikur batzuk hauteskunde kanpainan erabiltzeari dagokionez legedi orokorrak ezartzen duena bete behar da. Hauteskunde araudiak, nolanahi ere, ez du aintzat hartzen izendapen edo sinbolo berezirik hauteskunde prozesurako».
1977ko ekainaren 6ko, 1979ko urtarrilaren 17ko eta otsailaren 21eko eta 1987ko maiatzaren 11ko erabakiak: «ezin da beste izenik erabili Erregistro horretan inskribatutakoa baino. Ez dago ezta laburtzerik ez han agertzen ez den inolako gehiketarik egiterik ere.
Konstituzio Auzitegiaren 69/1986 Epaia, maiatzaren 28koa:
Hautagai zerrenda bakoitzaren aurkezpen idazkiak hura bultzatzen duen alderdi, federazio, koalizio edo elkartearen izendapena, siglak eta sinboloa argi adierazi beharrari «ezin zaio iruzur egin, Alderdiaren izendapen zehatza haren kidekotzat jarri nahi diren siglekin eraldatuz, izendapena hautagai zerrenda aurkezten duenaren identifikazio argi eta bereizle baten zerbitzuan baitago, sufragioek adieraziko duten borondate politikoa, ahalik eta leialtasun handienarekin, bat etor dadin hauteskunde kanpainan zehar hala eskatzen dituenaren benetako izatearekin».
… “termino horiek alderdiak aurkeztutako hautagai zerrenda gisa identifikatzea ez dago erabilgarri eta ezin daiteke aldatu bere garaian erregistratu zena ez den izena ere bultzatzaileen iritziz egokia dela soilik argudiatuz. Hutsala da gogoratzea alderdiak, eta bere Estatutuek xedatzen dutenaren arabera, aldatu ahal izango duela bere garaian desberdina zen izendapena, baina aldaketa hori egiten ez den bitartean –eta Erregistroaren ziurtagiriak ez du islatzen kasu honetan– hautagai zerrendaren izendapena Alderdiarena baino ezingo da izan».
Hauteskunde Batzorde Zentrala