2019ko toki hauteskundeetan hautagai zerrendak aurkeztea
Europako Parlamentuko hauteskundeetan hautagai zerrendak aurkeztu eta aldarrikatzearen inguruko eragiketa guztietarako eskumena duen hauteskunde batzordea Eskualdeko Hauteskunde Batzorde da (Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 187. artikulua).
Hautagaiak edo hautagai zerrenda aurkez ditzakete (Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 44. artikulua):
- Barne Arazoetako Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatuta dauden alderdi eta federazioek.
- Eratutako koalizioek, deialdiaren hurrengo 10 egunetan (apirilaren 3tik 12ra bitartean) dagokion Hauteskunde Batzordeari horren berri eman badiote, koalizioaren izena, koalizioaren arauak eta zuzendaritza edo koordinazio organoen titularrak zein diren adierazpenean jasota.
- Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 187.3 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten hautesle elkarteek.
Hautesleek edo hautetsiek ezin dute izenpea eman hautagai zerrenda bi edo gehiagotarako.
Hauteskunde Batzordeko idazkariak zenbaki korrelatibo bat emango dio hautagai zerrenda bakoitzari aurkezpen hurrenkeraren arabera eta hurrenkera hori gordeko da argitalpen guztietan (Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 46.9 artikulua).
Udal hauteskundeetan hautagarriak dira bizilekua Espainian duten egoiliar guztiak, espainiar nazionalitatea hartu ez arren, Europar Batasuneko edo elkarrekikotasun hitzarmena duten herrialdeetako herritarrak badira, eta, hautesle izanik, Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 6 eta 177 (udal hauteskundeak) artikuluetan jasotako kasuetakoren batean ez badaude.
Hautagai zerrendak aurkezteko epea apirilaren 17tik 22ra da. Aurkeztutako hautagai zerrendak eta aldarrikatutako hautagai zerrendak Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira apirilaren 24an eta apirilaren 30ean hurrenez hurren (Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 47.1 eta 187.2 artikuluak).
Hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko koalizio itun bat egiten duten alderdi edo federazioek Hauteskunde Batzorde eskumendunari adierazi behar diote deialdiaren hurrengo hamar egunetan (apirilaren 3tik 12ra bitartean).
Adierazpen horretan koalizioaren izena, koalizioaren arauak eta zuzendaritza eta koordinazio organoetako titularrak zein diren esan behar da (Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 44.2 artikulua).
Hautesle elkarteak hautesleen izenpe kopuru jakin baten abalarekin eratzen diren formazio politikoak dira, eta bakar-bakarrik hauteskunde prozesu konkretu eta jakin batean hautagai zerrenda aurkeztu ahal izateko. Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 187.3 artikulua (udal hauteskundeak)
Ez dute, beraz, jarraitzeko bokaziorik edo antolakunde izaerarik, eta ez daukate Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatu beharrik.
Hautesle elkarte bakoitza autonomoa eta independentea da beste edozeinetatik. Euren jarduera lurraldea hauteskunde barrutia da –ez dago hautagai zerrenda kolektiboak egiterik, ez barruti bat baino gehiago hartzen dutenak, ez euren arteko federazio edo koalizioak osatzerik–, eta aurkeztu den hauteskunde prozesu konkretuarekin amaitzen da bere balioaldia, eta ez dago hortik aurrera luzatzerik.
Hautagai zerrendak aurkezteko, hautesle elkarteek udalerriko hautesle erroldan agertzen diren pertsonen izenpe kopuru jakin bat behar dute, dagokion udalbatzako idazkariak notarioaren aurrean benetakotzat egiaztatu beharko dituenak, baremo honen arabera:
- 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, inskribatutako pertsonen % 1 baino gutxiagorik ez, betiere izenpetzaile kopurua aukeratu beharreko zinegotzi kopurua bi bider baino gehiago bada.
- 5.001 eta 10.000 biztanle artekoetan gutxienez 100 izenpe.
- 10.001 eta 50.000 biztanle artekoetan gutxienez 500 izenpe.
- 50.001 eta 150.000 biztanle artekoetan gutxienez 1.500 izenpe.
- 150.001 eta 300.000 biztanle artekoetan gutxienez 3.000 izenpe.
- 300.001 eta 1.000.000 biztanle artekoetan gutxienez 5.000 izenpe.
- Gainerako kasuetan gutxienez 8.000 izenpe.
HBZren 2015/02/11ko Erabakia. Toki hauteskundeetan hautagai zerrendak aurkeztea dela eta, hautesle elkarteetarako abalen izenpeak bildu eta aurkezteari eta LOREG legearen 187.3 artikuluaren interpretazioari buruzko kontsulta.
Hautagai zerrenda aurkezteko (web honetan deskargatu daitezkeen formularioak erabili behar dira) 1999ko martxoaren 15eko Hauteskunde Batzorde Zentralaren Jarraibidean jasotzen den dokumentazioa erantsi behar da.