Komunikazio telematikoa administrazioarekin
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak xedatzen duenez, administrazio prozedura beteko edozein izapide egiteko administrazio publikoekiko harremanak baliabide elektronikoen bitartez izatera behartuta daude, besteak beste, subjektu hauek:
- Pertsona juridikoak (alderdi politikoak eta alderdien federazioak).
- Nortasun juridikorik gabeko erakundeak (koalizioak eta hautesle elkarteak).
- Administrazioarekiko harremanak elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun baten ordezkariak (formazio politikoetako administratzaileak).
Horregatik, formazio politikoaren ziurtagiri elektroniko bat eduki behar dute, edo, bestela, lortu behar dute, administrazio publikoekin komunikazio elektronikoa izan ahal izateko. Ziurtagiri bat lortzeko modua web orri honetan ikus dezakezu: https://www.sede.fnmt.gob.es
Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak bidaltzen dituen komunikazioak telematikaz egingo dira Herritarraren Karpetaren bitartez, beraz paperezko komunikazioak bidaltzeari utzi egingo zaio. Herritarren Karpeta web atari bat da, modu sinplean eta erregistratu beharrik gabe, administrazio publikoen gaietatik interesatzen zaizkizunak jakiteko aukera ematen duena, adibidez, zure espedienteen egoera edo jasotzen dituzun jakinarazpen eta komunikazioak. Esteka honetatik hel zaitezke: https://sede.administracion.gob.es
Gainera, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusi honetara formazio horren Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia bidali behar dute, eta helbide elektroniko bata ere bai, harremanetarako, jakinarazpenei buruzko informazioa bertatik helduko baitzaizu. Informazio hori, eta dokumentazioa bide telematikoetatik bidali beharrean oinarrituta, erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko da, aukera bietako bat baliatuz:
- Erregistro Elektroniko Komuna, helbide honetan sartuz: https://rec.redsara.es/registro/action/are/acceso.do
- Barne Arazoetako Ministerioaren Erregistro Elektronikoa, helbide honetan sartuz: https://sede.mir.gob.es/procedimientos/formulario_generico
Kasu bietan, ziurtagiri digitala eduki behar da dokumentazioa aurkezteko.