Hauteskunde gastuengatiko diru laguntzen kopuruen transferentzia
GARRANTZITSUA: Barne Arazoetako Ministerioak hauteskunde gastuetarako diru laguntzen izapideak egin ahal izateko, nahitaezkoa da eskumena duen hauteskunde batzordeari, edo dagokionean Kontu Epaitegiari, ondorengoa jakinaraztea, batzordeok Barne Politikako Zuzendaritza Nagusia jakinaren gainean jar dezaten:
- Erakunde politikoaren izena, eta alderdia, federazioa, koalizioa edo hautesle elkartea den adierazita.
- Hauteskunde emaitzak lortu dituzten edo egoitza zentrala duten probintzia.
- Administratzailearen identifikazio datuak (izena, abizenak, helbidea, herria eta probintzia), eta Identitate Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez bere datu pertsonalak egiaztatzeko onespena edo DNIaren fotokopia.
- Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren banketxeko kontua izendatzeko eta banku datuen baja komunikatzeko eredua, eta bertan:
- IBAN kodearen 24 digituak.
- Administratzailearen identifikazio datuak, transferentzia berari egiten baitzaio, eta horregatik titular edo titularkide gisa agertu behar du.
- Administratzailea ordezkari duen erakunde politikoaren izena.
Informazio hori Barne Politikako Zuzendaritza Nagusira zuzenean bidal daiteke, goian aipatutako organoei lehenago eman bazaie.