Hauteskunde gastuen diru laguntzen mugak
Estatuak inola ere ez du ordainduko:
- Kontu Epaitegiak justifikatutako hauteskunde gastu deklaratuen zifra baino kopuru handiagorik.
- Erakunde politikoek euren hautagai zerrendak aurkezten dituzten udalerrietako eskubidezko biztanle kopurua bider 0,11 euro eginez ateratzen den zifra. Probintzia bakoitzean, gutxienez bertako udalerrien % 50ean hauteskundeetara aurkezten diren hautagai zerrendek, gainera, beste 150.301,11 euro gastatu ahal izango dituzte baldintza hori betetzen den probintzietako bakoitzagatik.
Estatuak inola ere ez du ordainduko Kontu Epaitegiak justifikatutako hauteskunde bidalketen gastu deklaratuen zifra baino kopuru handiagorik, zertzelada hauekin:
- Propaganda benetan bidali zaion hautesle bakoitzeko 0,21 euro ordainduko dira.
- Gastuak justifikatu egin behar dira.
17. ARTIKULUA. ARAU HAUSTEAK ETA 17 BIS ZEHAPENAK
- OSO LARRIA:
Alderdi politikoek Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan ezartzen diren hauteskunde gastuen mugak % 10 edo gehiago gainditzea, Lege horren 134. artikuluan ezartzen denaren mendean.
- ZEHAPENA:
Diruzko isun proportzionala, egin den gehiegizko gastua bi edo bost aldiz gehiagokoa. Zehapena ez da izango 50.000,00 euro baino gutxiagokoa.
- LARRIA:
Alderdi politikoek Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan ezartzen diren hauteskunde gastuen mugak % 3 baino gehiago eta % 10 baino gutxiago gainditzea, Lege horren 134. artikuluan ezartzen denaren mendean.
- ZEHAPENA:
Diruzko isun proportzionala, egin den gehiegizko gastua bi edo bost aldiz gehiagokoa. Zehapena ez da izango 25.000,00 euro baino gutxiagokoa.
- ARINA:
Alderdi politikoek Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan ezartzen diren hauteskunde gastuen mugak % 1 baino gehiago eta % 3 baino gutxiago gainditzea, Lege horren 134. artikuluan ezartzen denaren mendean.
- ZEHAPENA:
Diruzko isun proportzionala, egin den gehiegizko gastua bi edo bost aldiz gehiagokoa. Zehapena ez da izango 5.000,00 euro baino gutxiagokoa.