Hauteskunde parekotasun
Zer da hauteskunde parekotasuna?
Hauteskunde parekotasuna emakumeen eta gizonen presentzia orekatua da ordezkaritza politikoaren eremuan.
Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoak hauteskunde zerrenden osaera orekatua eskatzen du Kongresuko hauteskundeetan, toki hauteskundeetan, Uharteetako Kontseilu, Kanariar Uharteetako Kabildo, Europako Parlamentu eta Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarretan.
Emakume eta gizonen osaera orekatu horrek eskatzen du:
Europako Parlamentuko hauteskundeetako zerrenda osoa kontuan hartuta, sexu bateko eta besteko hautagaiek ezingo dute izan ehuneko berrogeiko ordezkaritza baino txikiagoa. Bete beharreko postu kopurua bost baino txikiagoa bada, emakumeen eta gizonen proportzioa kopuruen orekatik ahalik eta hurbilen dagoena izango da.
Informazio gehiago:
- 5/2007 Jarraibidea, apirilaren 12koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, LOREG legearen 44.bis eta 187.2 artikuluen aplikazioari buruzkoa, Gizon-emakumeen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak emandako idatzaldian.
- 8/2007 JARRAIBIDEA, apirilaren 19koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran, LOREG legearen 44.bis eta 187.2 artikuluetako baldintzak betetzen ez direnerako LOREG legearen 48.1 artikuluan jasota dagoen irregulartasun konponketen izapidearen interpretazioari buruzkoa
- 2014ko Europako Parlamentuko hauteskundeak: Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako Legearen eragina