Ministerio del Interior

Elecciones 2019

Mahaiko kideak

MAHAIA OSATZEN DUTEN PERTSONAK

Nola pasatzen da hauteskunde eguna Mahaietako kideentzat?

Goizeko 08:00

  1. Hauteslekuan bilera

    Goizeko 08:00etan hauteslekuan egon behar dute Mahaia osatzen duten pertsona guztiak eta horien ordezkoak. Ordezkoak, Mahaia eratutakoan, titularren baten ordez jardun beharrik izan ez badute, eginbeharretatik salbuetsita geratuko dira eta hauteslekutik alde egin dezakete.

    Zer gertatzen da ez badira agertzen titular izendatutakoak ez horien ordezkoak?

    Mahaiburu titularra agertzen ez bada eta bere ordezkoak ere agertzen ez badira, mahaiburutza lehen mahaikideak hartuko du, edo bigarren mahaikideak, eta hauen lekuan euren ordezkoak jarriko dira mahaikide gisa.

    Goizeko 10:00ak baino lehen Mahaia ezin bada eratu, legeak eskatzen dituen 3 pertsonak falta direlako, jakinarazi egin behar zaio Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari.

    Zer gertatuko da orduan? Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak beste bozketa baten deialdia egingo duela hurrengo bi egunen barruan. Deialdia hauteslekuko atean jarriko da, eta Hauteskunde Batzordeak Mahaiko kide berriak izendatuko ditu.

    Mahaia osatzen dutenek Administrazioaren ordezkariagan bilatu ahal izango dute laguntza, goizeko lehen ordutik hauteslekuan egongo baita.

  2. Hauteskundeetarako materiala egiaztatzea

    Mahaikoek egiaztatu egin beharko dute material hau daukatela:

    1. HAUTETSONTZIAK

      Hautetsontziak argi identifikatuta egon behar dute

      Itxita eta zigilatuta egon behar dute.

      Zigilua apurtu edo hondatu egiten bada, Mahaiburutzak, Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen beste hautetsontzirik ezin badu lortu, hautetsontziaren itxiera ziurtatu beharko du beste edozein modutan.

    2. BOTOA AUKERATZEKO KABINAK

      Botoa aukeratzeko kabina, sarreratik Mahaira bitarteko lekuren batean

    3. GUTUN AZALAK ETA BOTO PAPERAK

      Egun guztian, eta bozketak irauten duen bitartean, hauteskunde bakoitzera aurkezten diren hautagai zerrenda guzti-guztien boto paper eta gutun azal nahikoa eduki behar dira.

    4. HAUTESKUNDE DOKUMENTAZIOA
      • Mahaiari dagokion hautesle erroldaren zerrenda
      • Aktak (eraketa, boto kontaketa eta saio osokoa)
      • Boto-emaileen zerrenda zenbakitua. Pertsona bakoitzak botoa zein prozesutan eman duen jasota utziko da zerrendan.
      • Bozketa ziurtagiriak, eskatzen duten boto-emaileei emateko.
      • Mahaian jardungo diren artekarien izendapenen (egiaztagutunak) kopiak
      • Beste Mahai desberdin batean artekari jardungo diren Mahaiko erroldako hautesleen izendapenen (egiaztagutunak) kopiak.
      • Estalki sorta eta horien emate agiriak.

      Mahaiak ez badauka elementu hauetakoren bat, berehala jakinarazi behar dio Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari, bidal dezan.

  3. Hauteslekuak bozketa egiteko baldintza egokiak dituen egiaztatzea

    Mahaiak, aulkiak, argi egokia…

  4. Artekarien egiaztagutunen harrera

    • Mahaian gehienez artekari bi jardun daitezke hautagai zerrenda bakoitzeko
    • Mahaiak onartu dituela adieraziko zaie.
    • Artekarien izena Mahaiaren eraketa aktan jasoko da.
    • Izendapena itzuli egingo zaie

GOIZEKO 08:30

Hauteskunde mahaiaren eraketa akta egitea

Bakarrada egiten diren hauteskunde guztietarako.

Kopia bat eska dezakete: hautagai zerrenden ordezkariek, ahaldunek eta artekariek. Hautagai zerrenda bakoitzari kopia bakarra eman behar zaio.

GOIZEKO 09:00ETATIK ARRATSALDEKO 20:00ETARA

Mahaiburutzak bozketaren hasiera iragarriko du hitz hauekin: «bozketa hasi da».

Hautesleak banaka hurbilduko dira Mahaira. Mahaikideek eta artekariek euren identitatea egiaztatuko dute

Honako agiri hauetako edozein aurkeztu beharko dute:

  • Nortasun agiri nazionala (DNI).
  • Pasaportea (argazkiduna).
  • Gidabaimena (karnet argazkiduna).
  • Egoiliar txartela, Europar Batasuneko herritar txarteldunen kasuan.
  • Identitate txartela, baldin atzerritarra bada baina tokiko hauteskundeetan boto eskubidea aitortzeko Espainiarekin elkarrekikotasun tratatua sinatu duen herrialdeko herritarra.

Agiri horiek aurkeztea onartuko da, nahiz eta iraungita egon, baina originalak izan behar dute, inola ere ez fotokopiak.

Zer gertatzen da pertsona ez badago errolda zerrendan? Mahaian botoa eman ahal izango du baldin:

  1. Mahaian egiaztaturiko artekariak badira, betiere deialdiko prozesu guztietarako barruti horretan ageri badira.
  2. Boto-emaileak agiri hauetako bat aurkezten badu:
    • Mahaiko erroldan inskribatuta egoteko eskubidea aitortzen dion epai judiziala.
    • Errolda ziurtagiri berezia, Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak emana, boto eskubidea Mahai horretan gauzatzeko gaitzen duena

Pertsona batek posta bidezko botoa eskatu badu, ezin eman dezake botoa Mahaian aurrez aurre

(«C» letra bat agertuko da bere izenaren ondoan erroldaren zerrendan, edo «posta bidezko botoa eskatu duten Mahaiko hautesleen zerrenda» batean agertuko da).

Boto-emaileak boto-emaileen zerrenda zenbakituan idaztea, izen-abizenekin, eta botoa eman duten hurrenkeran.

Bozketa geldiarazi edo eten egin daiteke:

GELDIARAZI BEHAR DA Mahaikoak hautagai zerrendaren baten boto paperak falta direla konturatzen badira eta gabezia hori hautagai zerrenda horretako artekari edo ahaldunek emandako boto paperen bidez konpontzerik ez badute. Kasu honetan, Mahaiburutzak Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari jakinaraziko dio gertaera hori telefonoz, eta honek berehala hornituko du boto paper berriz. Geldialdiak ezin dezake iraun ordubete baino gehiago, eta bozketa luzatu egingo da geldiarazita egon den adina denbora.

ETEN DAITEKE ordubete baio gehiago egon bada geldiarazita, edota bozketa ezinezko egiten duen beste edozein arrazoigatik.

Mahaiburutzak, bozketa etetea erabaki aurretik, Mahaia osatzen duten pertsona guztien iritzia eskatu behar du, eta, ahal badu, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari egin behar dio kontsulta.

Bozketa etetea erabakitakoan, idazki arrazoituan jasoko da, Mahaiburutzak hautetsontzietan unera arte sartu diren boto paper guztiak suntsitzeko agindua emango du, eta idazki horren kopia bat berehala bidaliko du Probintziako Hauteskunde Batzordera, eskuan nahiz posta ziurtatuz

Mahai bateko bozketa etendakoan, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak hauteskunde berrien deialdia egingo du Mahai horretan hurrengo egun bietan.

ARRATSALDEKO 20:00

Mahaiburuak ozen iragarriko du bozketa amaituko dela. Jarraian, postaz bidalitako boto paperak sartuko ditu.

Ondoren, Mahaia osatzen dutenek eta artekariek emango dute botoa.

Boto-emaileen zerrenda zenbakitua izenpetuko dute mahaikideek eta artekariek.

Boto kontaketa

Hurrenkera honi jarraituko zaio:

  1. Europako Parlamentuko hauteskundeak
  2. Udal hauteskundeak
  3. Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeetako hauteskundeak, kasua bada/li>
  4. Hauteskunde autonomikoak

EZ DIRA SUNTSITU BEHAR boto paper hauek

Suntsitzen ez diren boto paperekin hau egin behar da:

  1. 1. Boto kutxa irekitakoan, Mahaiburutzak, banan-banan, gutun azalak aterako ditu, ireki eta boto paperak ozen irakurriko ditu
  2. 2. Mahaiburutzak boto paper bakoitza erakutsiko die, irakurri ondoren, mahaikide, artekari eta ahaldunei.
  3. 3. Mahaiak egiaztatu egingo du gutun azal kopurua eta boto-emaileen zerrenda zenbakituan idatzitako boto-emaile kopurua bat direla.
  4. 4. Mahaiburutzak galdetu egingo du ea protestarik edo erreklamaziorik dagoen.
  5. 5. Boto paperak guztien aurrean suntsituko dira.
    • Baliogabetzat jo direnak
    • Erreklamazioren bat jarri zaienak.
    • Mahaia osatzen dutenek gainean izenpetuko dute
    • Saioaren aktari erantsiko zaizkio
    • Hauteskunde dokumentazioan sartuko dira (1 zk. duen estalkian)

Bozketaren emaitzak iragarriko dira, eta datu hauek emango:

  • Errodatutako pertsona kopurua
  • Aurkeztu diren errolda ziurtagiriak eta epaiak, aurkeztu badira.
  • Boto-emaileen kopurua.
  • Boto baliogabeen kopurua.
  • Boto zurien kopurua.
  • Hautagai zerrenda bakoitzak lortutako boto kopurua.

Boto kontaketaren akta bete behar da. Mahaiburuak, mahaikideek eta hautagai zerrendetako artekariek izenpetuko dute. Originala lokalaren sarreran ipiniko da.

Pertsona hauei kopiak emango zaizkie hurrenkera honetan:

  • Lehenik eta behin, Administrazioaren ordezkariari.
  • Gero hautagai zerrenden ordezkariei, artekariei, ahaldunei eta hautagaiei, eskatzen badute.

Hautagai zerrenda bakoitzari aktaren kopia bakarra eman behar zaio.

Saioaren akta.Mahaiburuak, mahaikideek eta hautagai zerrendetako artekariek izenpetu behar dituzte aktak.

Kopiak emango zaizkie hautagai zerrenden ordezkariei, ahaldunei, artekariei eta hautagaiei, eskatzen badute.

HAUTESKUNDE DOKUMENTAZIOA PRESTATU ETA EMATEA

Hauteskunde dokumentazioa hiru estalkitan banatu. Egiten den prozesu bakoitzerako hiru estalkiko sorta bat egongo da.

1 zk. duen estalkia, egiten den prozesu bakoitzean:
  • Mahaiaren eraketa aktaren originala (udal hauteskundeenean sartu behar da, gainerakoetan kopiak sartuko dira)
  • Dagokion prozesuko saioaren aktaren originala
  • Saioaren aktan aipatzen diren agiriak: hautesle erroldako zerrendak, boto-emaileen zerrenda zenbakitua, boto paper deusezak edo erreklamazioa jarri zaienak, aurkeztutako errolda ziurtagiriak eta/edo epai judizialak, artekarien egiaztagutunen kopiak, edo egiaztagutunak eurak baldin ez badira jaso kopiak, posta bidezko botoaren gastuak itzultzeko eskabideak, halakorik badago
2 eta 3 zk. duten estalkiak, egiten den prozesu bakoitzean:
  • Mahaiaren eraketa aktaren kopia
  • Saioaren akten kopia

ESTALKIAK ITXI ETA IZENPETU. Mahaikoek eta artekariek estalkiak sinatuko dituzte estalki hegalen ertza gurutzatuta.

ESTALKIAK EMAN.

1 eta 2 ZENBAKIA dutenak
  • Lehen auzialdiko epaitegian edo Bake epaitegian

    Mahaikide batek eta nahi duten artekariek lagundu diezaiokete.Segurtasun Indar eta Gorputzek lagunduko diete eta, beharrezkoa izanez gero, joan-etorria erraztuko diete pertsona hauei.

    Epaileak jaso-agiria izenpetuko du (Mahaiko dokumentazioarekin dago).

  • 1 eta 2 zenbakia duten estalkiak emandakoan amaitu dira epaitegira joan diren Mahaiko kideen egitekoak
3 ZENBAKIA duen estalkia

Mahaikideetako batek hauteslekuan egon behar du Posta Zerbitzuko enplegatuari eman arte; jaso-agiria izenpetuko du (Mahaiko dokumentazioarekin dago)

3 zenbakia duen estalkia emandakoan, amaitu dira hauteslekuan geratu den Mahaiko kidearen egitekoak.