Hauteskunde gastuetarako diru-languntzak

Talde politikoak  /  Hauteskunde gastuetarako diru-languntzak  /  Hauteskunde-gastuetarako diru laguntzen zenbatekoen transferentzia

HAUTESKUNDE-GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOEN TRANSFERENTZIA

GARRANTZITSUA: Barne Arazoetarako Ministerioak hauteskunde-gastuetarako diru-laguntzak izapidetu ahal izateko, honako hau jakinarazi behar zaio dagokion Hauteskunde Batzordeari, edo dagokion momentuan Kontuen Auzitegiari, haiek Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraz diezaioten:

  1. Entitate politikoaren izena, alderdia, federazioa, koalizioa edo hautesle-elkartea den zehaztuta.
  2. Zer probintziatan lortu diren hauteskunde-emaitzak edo non dagoen egoitza nagusia.
  3. Administratzailearen datuak (izena, abizenak, helbidea, herria eta probintzia) eta haren baimena bere datu pertsonalak Nortasun-datuak egiaztatzeko Sistemaren bidez egiaztatu ahal izateko edo, bestela, haren NANaren fotokopia.
  4. Banku-kontua izendatzeko eta banku-kontuen baja jakinarazteko eredua (Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioarena), honako hauek zehaztuta:
    • IBAN kodearen 24 digituak.
    • Administratzailearen identifikazio-datuak, berari egingo baitzaio transferentzia.
    • Administratzaile horrek ordezkatzen duen entitate politikoaren izena.
Informazio hori zuzenean bidal dakioke Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiari, baldin eta aurretiaz goian aipatutako organoei jakinarazi bazaie