HAUTESKUNDEETAKO EMAITZENGATIK
 
Estatuak ez du inoiz ordainduko hau baino gehiago:
- Deklaratutako eta Kontuen Auzitegiak justifikatutako hauteskunde-gastuen zenbatekoa baino gehiago.
- Alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzak hautagaitza aurkeztu duen hautesbarrutietako zuzenbidezko biztanleen kopurua 0,37 eurorekin biderkatuta ateratzen den zenbatekoa baino gehiago.
HAUTESKUNDEETAKO PROPAGANDA-BIDALKETENGATIK
 
Estatuak ez du inoiz ordainduko hau baino gehiago:
- Deklaratutako eta Kontuen Auzitegiak justifikatutako hauteskundeetako bidalketa-gastuen zenbatekoa baino gehiago.
- Propaganda bidali zaien hautesleen kopurua 0,18 eurorekin biderkatuta ateratzen den zenbatekoa baino gehiago.
- Propaganda benetan bidali dela justifikatu behar da.
3/2015 LEGE ORGANIKOAK 8/2007 LEGE ORGANIKOAREN GAINEAN EGINDAKO ALDAKETAK, 5/1985 LEGE ORGANIKOAN ARAUTUTAKO GASTUEN GEHIENEKO MUGA DELA ETA
 
17. ARTIKULUA. ARAU-HAUSTEAK ETA 17 BIS. ZEHAPENAK
OSO ASTUNA:
- Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak, ekainaren 19koak, ezarritako hauteskunde-gastuen mugak %10 edo gehiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa.
ZEHAPENA:
- Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala.
- Isuna ez da 50.000,00 euro baino txikiagoa izango.
ASTUNA:
- Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak, ekainaren 19koak, ezarritako hauteskunde-gastuen mugak %3 baino gehiago baina %10 baino gutxiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa.
ZEHAPENA:
- Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala.
- Isuna ez da 25.000,00 euro baino txikiagoa izango.
ARINA:
- Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak, ekainaren 19koak, ezarritako hauteskunde-gastuen mugak %1 baino gehiago baina %3 baino gutxiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa.
ZEHAPENA:
- Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala.
- Isuna ez da 5.000,00 euro baino txikiagoa izango.