%30 AURRERATZEA (5/1985 Lege Organikoa, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzkoa, 127 bis artikulua) ESKAERA
 
ESKAERA:
Hautagai-zerrendaren administratzaileek eskatuko dute maiatzaren 24tik 26ra bitartean:
- Probintziako Hauteskunde Batzordeari, hautagaitza probintzia bakarrean aurkezten bada.
- Hauteskunde Batzorde Zentralari, hautagaitza probintzia batean baino gehiagotan aurkezten bada.
EMATEA:
Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak ekainaren 1etik aurrera jarriko du aurrerakina hautagai-zerrenden administratzaileen esku, baldin eta:
- Hauteskunde Batzordeek entitate politikoetako administratzaileek egindako eskaerak Zuzendaritza Nagusi horri helarazi badizkiote.
- Hauteskundeetarako kontu korrontea (banku-kontuaren nazioarteko zenbakiaren hogeita lau digituak) eman bazaio Zuzendaritza Nagusi horri, Altxorreko eta Finantza Politikako Idazkaritza Nagusiaren Banku-kontua izendatzeko eta banku-kontuen baja jakinarazteko ereduaren bidez.
- Hautagai-zerrendaren administratzailearen identifikazio-datuak eman bazaizkio Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiari eta baimena eman bazaio datu horiek Nortasun-datuak egiaztatzeko Sistemaren bidez kontsultatzeko. Baimenaren ordez, nortasun-agiri nazionalaren fotokopia igor daiteke.
AZKEN HAUTESKUNDE OROKORRETAKO GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZAK JASO ZITUZTEN ALDERDI, FEDERAZIO ETA KOALIZIOEI EMANGO ZAIE AURRERAKINA, BAI EMAITZENGATIK, BAI HAUTESKUNDE-PROPAGANDA BIDALTZEAGATIK. HAUTESLE-ELKARTEEK EZ DUTE AURRERAKIN HORI JASOTZEKO ESKUBIDERIK.