Apirilaren 28ko hauteskundeetarako Mahaiko kide izendatutakoek beraien betebeharrak bete beharko dituzte bozketa egunean, aurreko eguneko lan jardunaldia mota batekoa edo bestekoa izan bada ere.
Mahaiko kide izendatuak izan diren eta beste batzuen kontura lan egiten dutenek edo funtzionarioek jardunaldi osoari dagokion baimen ordaindua jasotzeko eskubidea dute, beraientzat lan eguna bada. Dena den, hurrengo egunean beraien lan jardunaldian bost orduko murrizketa izateko eskubidea dute.
Mahaiko kideen betebeharrak betetzea errazteko, apirilaren 28an hasiko den gaueko txanda hauteskunde eguneko lan jardunaldi gisa zenbatu behar da, eta lan jardunaldia 5 orduz murrizteko eskubidea langilearen hurrengo gaueko txandan egin ahal izango da, baldin eta txanda hori apirilaren 28ko hauteskundeen hurrengo egunean hasten bada.
Mahaiko kideek 65 €-ko dieta kobratuko dute.
Ordezkoren batek betebehar hori bete behar badu, titularra ez dagoelako, ordaindutako baimenerako eta jardunaldiaren murrizketarako eskubidea izango du, eta baita dieta jasotzekoa ere. Ordezkoak ez ditu eskubide horiek izango Hauteskunde Mahaian bere lekua hartzen ez badu.