Gizarte Segurantza
Bakoitzaren egoera gorabehera (langilea, bizisariduna, langabea…), Hauteskunde prozesu bat egiteko Hauteskunde mahai batean (titular nahi ordezko) lan egiteko izendatzen den pertsona oro dago Gizarte Segurantzaren sisteman bereziki babestuta.
Hauteskunde mahai bateko titular edo ordezko izateagatik sor daitezkeen eta egiteko horiek egitearekin zerikusi zuzena duten arrisku guztietatik babestuta daude, «in itinere» istripua barne, eta jasaten dituzten lesioak lan istriputzat joko dira.
Prestazio hauek jasotzeko eskubidea izango dute:
- Osasun laguntza.
- Prestazio osagarriak.
- Prestazio ekonomikoak.
- Gizarte zerbitzuak.
Osasun laguntza behar bada, behar duen pertsonak edo, berak ezin badu, senideek edo Hauteskunde mahaia osatzen duten gainerako pertsonek, Gobernuaren Ordezkaritzari edo Ordezkariordetzari jakinaraziko dizkiote, lehenbailehen, datu hauek:
- Kasu horretan dagoenaren datu pertsonalak.
- Zein mahaitako kidea zen.
- Zein istripu eta non gertatu zen.
- Zein zentrotan artatu zuten.
Barne Politikako Zuzendaritza Nagusia, Gobernuaren Ordezkaritzekin eta Ordezkariordetzekin komunikatuta, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin egin beharreko kudeaketak egiteaz arduratuko da, eman behar zaion babesa bizkortu eta erraztu dadin.
Osasun laguntza ez diren beste prestazio guztiei dagokienez (prestazio osagarriak, prestazio ekonomikoak eta gizarte zerbitzuak), horien berri ere emango zaio Gobernuaren dagokion Ordezkaritzari edo Ordezkariordetzari.