ESKAERA.
Hautagai-zerrendaren administratzaileek eskatuko dute urriaren 15etik 17ra bitartean:
- Probintziako Hauteskunde Batzordeari, hautagaitza probintzia bakarrean aurkezten bada.
- Hauteskunde Batzorde Zentralari, hautagaitza probintzia batean baino gehiagotan aurkezten bada.
EMATEA.
Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak urriaren 23tik aurrera jarriko du aurrerakina hautagai-zerrenden administratzaileen esku, baldin eta:
- Hauteskunde-batzordeek entitate politikoetako administratzaileek egindako eskaerak Zuzendaritza Nagusi horri helarazi badizkiote.
- Hauteskundeetarako kontu korrontea –Altxorreko eta Finantza Politikako Idazkaritza Nagusiaren Banku-kontua izendatzeko eta banku-kontuen baja jakinarazteko ereduaren bidez–, banku-kontuaren nazioarteko zenbakiaren hogeita lau digituak ziurtatzen dituena (IBAN kodea), Zuzendaritza Nagusi horri eman bazaio. Kontuaren jabea eta, aipatutako ereduan hartzekodun bezala agertu behar dena, Hautagai-zerrendaren administratzailea da.
- Hautagai-zerrendaren administratzailearen identifikazio-datuak Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiari eman bazaizkio eta, datu horiek Nortasun-datuak egiaztatzeko Sistemaren bidez kontsultatzeko baimena eman bazaio. Baimenaren ordez, nortasun-agiri nazionalaren fotokopia igor daiteke.
2019KO APIRILEAN AZKEN HAUTESKUNDE OROKORRETAKO GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZAK JASO ZITUZTEN ALDERDI, FEDERAZIO ETA KOALIZIOEI AURRERAKINA EMANGO ZAIE, BAI EMAITZENGATIK, BAI HAUTESKUNDE-PROPAGANDA BIDALTZEAGATIK. HAUTESLE-ELKARTEEK EZ DUTE AURRERAKIN HORI JASOTZEKO ESKUBIDERIK.