Estatuak ez du inoiz ordainduko hau baino gehiago:
Kontuen Auzitegiak deklaratutako eta justifikatutako hauteskunde-gastuen zenbatekoa baino gehiago.
Alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzak hautagaitza aurkeztu duen hautesbarrutietako zuzenbidezko biztanleen kopurua 0,19 eurorekin biderkatuta ateratzen den zenbatekoa baino gehiago. (zazpigarren xedapen orokorra 2. puntua, 2.)
Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak, ekainaren 19koak, ezarritako hauteskunde-gastuen muga %10 edo gehiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa.
ZEHAPENA:
Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala.
Isuna ez da 50.000,00 euro baino txikiagoa izango.
LARRIA:
Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak, ekainaren 19koak, ezarritako hauteskunde-gastuen muga %3 baino gehiago, baina %10 baino gutxiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa.
ZEHAPENA:
Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala.
Isuna ez da 25.000,00 euro baino txikiagoa izango.
ARINA:
Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak, ekainaren 19koak, ezarritako hauteskunde-gastuen muga %1 baino gehiago, baina %3 baino gutxiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa.
ZEHAPENA:
Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala.