MOTAK

MOTAK
OSO GARRANTZITSUA: Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoko zazpigarren xedapen gehigarriko 2.u) idatz-zatiko diru-laguntzak.

Hauteskundeetako gastuak eta diru-laguntzak zehazteko, lege organiko horren 175. artikuluan xedatutakoa hartuko da kontuan, honako aldaketa hauek eginda:

1. Hauteskunde-jarduerek eragindako gastuak diruz laguntzeko 1. paragrafoan aurreikusitako kopuruak ehuneko hogeita hamar murriztuko dira, hautagai-zerrenda bakoitzak lortutako boto eta eserlekuen arabera.

2. Bigarren paragrafoan aurreikusitako hauteskunde-gastuen muga ehuneko berrogeita hamar murriztuko da. 55. artikuluko 3. paragrafoan eta 58. artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako gastu-ehunekoak muga murriztu horri dagozkiola ulertuko da.

2019KO AZAROAREN 10EKO HAUTESKUNDE OROKORRETAKO GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZAK EGUNERATZEKO AGINDUA: HAC/973/2019, IRAILAREN 26KOA (E.A.O. 234. ZK. IRAILAREN 28KOA)

MOTAK ETA BETEKIZUNAK:

  • HAUTESKUNDEEN EMAITZENGATIK (zazpigarren xedapen osagarria, 2 puntua, 1.)
  • 14.817, 35 EURO AULKI BAKOITZEKO (DIPUTATUA EDO SENATARIA).
  • 0,57 EURO BOTO BAKOITZEKO, GUTXIENEZ DIPUTATU HAUTETSI BAT LORTU BADA.
  • 0,22 EURO BOTO BAKOITZEKO, SENATARI-AULKIA LORTU DUEN HAUTAGAI BAKOITZEKO.


HAUTESKUNDEETAKO PROPAGANDA-BIDALKETENGATIK

  • 0,21 EURO DIPUTATUEN KONGRESURAKO ETA SENATURAKO ZERRENDA AURKEZTU DEN HAUTESBARRUTIETAKO HAUTESLE BAKOITZEKO.
  • DIRU KOPURU HORI JASOTZEKO, HAUTAGAITZAK GANBERA BATEAN EDO BESTEAN PARLAMENTUKO TALDEA OSATZEKO BEHAR ADINA DIPUTATU, SENATARI EDO BOTO LORTU BEHAR DITU.
  • PARLAMENTUKO TALDEA BI GANBARETAN LORTUTA ERE, DIRU-LAGUNTZA BEHIN BAINO EZ DA JASOKO.