GARRANTZITSUA: Barne-Arazoetarako Ministerioak hauteskunde-gastuetarako diru-laguntzak izapidetu ahal izateko, honako hau jakinarazi behar zaio dagokion Hauteskunde Batzordeari, edo dagokion momentuan Kontuen Auzitegiari, haiek Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraz diezaioten:
- Entitate politikoaren izena, alderdia, federazioa, koalizioa edo hautesle-elkartea den zehaztuta.
- Hauteskunde-emaitzak lortu diren probintzia edo egoitza nagusia dagoen probintzia zein den.
- Administratzailearen identifikazio-datuak (Izena, Abizenak, Helbidea, Herria eta Probintzia) eta bere datu pertsonalak Nortasun-datuak egiaztatzeko Sistemaren bidez egiaztatu ahal izateko baimena edo, bestela, haren NANaren fotokopia.
- Banku-kontua izendatzeko eta banku-kontuen baja jakinarazteko eredua (Ekonomia eta Enpresa Ministerioarena), honako hauek zehaztuta:
- IBAN kodearen 24 digituak
- Administratzailearen identifikazio-datuak, hau da, nori egiten zaion transferentzia, zeina kontuaren titularra den.
- Administratzaile horrek ordezkatzen duen entitate politikoaren izena.
Informazio hori, zuzenean, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiari bidal dakioke, baldin eta aurretiaz goian aipatutako organoei jakinarazi bazaie.