OSO GARRANTZITSUA: Komunikazio telematikoa Administrazioarekin

Komunikazio telematikoa Administrazioarekin

39/2015 Legearen 14.2 artikuluak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Komunei buruzkoak, Administrazio Publikoekin, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiterakoan, bitarteko elektronikoen bidez komunikatzera behartuta daudela xedatzen du; besteak beste, hauek:

  • Pertsona juridikoak (alderdi politikoak eta alderdien federazioak).
  • Izaera juridikorik gabeko erakundeak (koalizioak eta hautesle-elkarteak)
  • Administrazioarekin bitarteko elektronikoak erabiliz komunikatzera behartuta dagoen interesatu bat ordezkatzen dutenak (Erakunde politikoen administratzaileak).
Hori dela eta, talde politikoaren ziurtagiri elektroniko bat izan behar dute eta, ez badute, lortu egin beharko dute, Administrazio Publikoekin bitarteko elektronikoak erabiliz komunikatu ahal izateko. Hurrengo web orrialdean sartuz, ziurtagiri bat nola lortu kontsulta dezakezu: https://www.sede.fnmt.gob.es

Barne Politikako Zuzendaritza Orokorrak igorritako komunikazioak era telematikoan burutuko dira, Hiritarren Karpetaren bitartez; beraz, komunikazioak paperean bidaltzeari utziko zaio. Hiritarren Karpeta, Administrazio Publikoei buruz (erraz eta izenik eman gabe) jakin nahi dituzten gaien inguruko informazioa izateko web atari bat da; adibidez, espedienteen egoera edo jasotzen dituen jakinarazpenak edo komunikazioak. Helbide honetan sartuz iris zaitezke bertara:
https://sede.administracion.gob.es/carpeta/clave.htm
 
Gainera, Barne Politikako Zuzendaritza Orokorrari, talde horren Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia bat igorri behar zaio eta, baita jakinarazpenekin lotutako informazioa iritsiko zaion posta elektroniko bat ere.  Informazio hori eta, dokumentuak bitarteko elektronikoen bidez igortzeko derrigortasuna dela eta, Erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko da; hurrengo bietako bat erabiliz:
Bi kasuetan, dokumentazioa aurkezteko, beharrezkoa da ziurtagiri digital bat izatea.