Hauteskunde parekidetasuna ordezkaritza politikoaren esparruan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua da.
Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoak eskatzen du Diputatuen Kongresurako, toki-hauteskundeetarako, uharteetako kontseiluetarako, Kanariar Uharteetako kabildoetarako, Europako Parlamenturako eta autonomia-erkidegoetako legebiltzarretarako hauteskundeetan aurkezten diren hauteskunde-zerrenden osaera orekatua izatea.
Osaera orekatua izateko, baldintza hauek bete behar dira:
Diputatuen Kongresurako hauteskundeetarako zerrenda osoan, eta betiere 5 postuko tarte bakoitzean, sexu bateko edo besteko hautagaiak ezingo dira % 40 baino gutxiago izan.
Senaturako hautagaitzak zerrendetan biltzen direnean, zerrenda horiek ere emakumeen eta gizonen osaera orekatua izan beharko dute, batzuen eta besteen proportzioa zenbaki-orekatik ahalik eta gertuen egon dadin.