Barne Ministerioari dagokio Gobernuaren politika prestatzea eta betearaztea, oinarrizko eskubideak baliatzeko baldintzak sustatzeari dagokionez, Espainiako Konstituzioan eta eskubide horiek garatzeko legeetan ezarritakoaren arabera.
Barne Ministerioko Idazkariordetzaren mende dagoen Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak honako eginkizun hauek ditu, besteak beste:
a) Hauteskunde-prozesuei eta hautesleei zuzeneko kontsultak egiteari dagokienez Barne Ministerioak dituen eskumenak kudeatzea.
b) Hauteskunde Administrazioarekin eta, bereziki, Hauteskunde Batzorde Zentralarekin behar diren harremanei eustea.
c) Autonomia-erkidegoetako organo eskudunekiko harremanak kudeatzea, hauteskunde-arloan.
d) Hauteskunde-gaietan eskumenak dituzten beste ministerio batzuen mendeko unitateekiko koordinazioa.
e) Alderdi politikoen araubide juridikoa erregistratzea eta aplikatzea.
f) Estatuko urteko diru-laguntzak eta alderdi politikoen hauteskunde-gastuengatiko diru-laguntzak kudeatzea, indarrean den legedian ezarritakoari jarraituz.