Hautesleak bere boto-aukera hautatu beharko du:
- Diputatuak hautatzeko, aukeratutako hautagai-zerrendari dagokion boto-txartela sartuko du bozketarako gutun-azal zuriaren barruan.
- Senatariak hautatzeko, aukeratutako hautagaiak markatuko ditu, boto-orrian jasotako jarraibideen arabera. Ondoren, boto-paper hori sepia koloreko gutun-azalean sartuko du.
Gero, hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean ondorengo hau sartuko du:
- Boto-paperen gutun-azalak.
- Hautesle-erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria.
- Hala nahi izanez gero, bidalketa-gastuak itzultzeko inprimakia, beteta.
Azaroaren 6ra arteko epea duzu gutun-azal hau posta ziurtatuaren bidez bidaltzeko.
Boto horiek baliozkoak izan daitezen, ezinbestekoa izango da gutun-azalean dagokion Estatuko posta-bulego bateko zigilu-marka edo beste inskripzio ofizial bat argi eta garbi agertzea, aurreikusitako epearen barruan bidali dela egiaztatzeko.
Correos enpresako zerbitzuak bozketaren egunera arte gordeko ditu hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutunak, eta goizeko 9:00etan eta egun bereko 20:00ak arte helaraziko du.
Informazio gehiago enbaxada edo kontsuletxean
www.exteriores.gob.es;
www.ine.es webguneetan.
ERTA botoaren bisita birtualerako esteka