"Sufragio aktiborako eskubidea" botoa emateko eskubidea da, eta "sufragio pasiborako eskubidea" hautagai gisa aurkezteko eta bozkatua izateko eskubidea da.
Gorte Nagusietarako hauteskundeetan hautesle-erroldan inskribatuta dauden espainiar adindun guztiek eman dezakete botoa (bai Espainian bizi direnek, bai atzerrian bizi direnek).
Hala ere, ezin izango dute botorik eman:
Ez. Inor ezin da behartu, ezta hertsatu ere, inolako aitzakiarik gabe, botoa emateko eskubidea gauzatzera, ez eta zer bozkatu duten ezagutaraztera ere.
Botoa (botoa emateko eskubidea baliatzea) unibertsala, askea, berdina, zuzena eta sekretua da.
Hautesle-errolda boto-eskubidea behin betiko edo aldi baterako kenduta ez duten eta bozkatzeko baldintzak betetzen dituztenen inskripzioa jasotzen duen datu-basea da.
Hautesle-errolda bakarra eta iraunkorra da, eta hilero eguneratzen da.
Hautesle-erroldak, Gorte Nagusietarako hauteskundeen kasuan, osagai hauek ditu:
a) Espainian bizi diren hautesleen errolda (CER)Hautesle-errolda Hautesle Erroldaren Bulegoak egiten du, Estatistikako Institutu Nazionalaren barruan dagoen organoak (Ekonomia eta Enpresa Ministerioa), eta Hauteskunde Batzorde Zentralak zuzenduta eta gainbegiratuta gauzatzen ditu bere eskumenak.
Udalek, Espainiak atzerrian dituen bulego kontsularrek eta misio diplomatikoen atal kontsularrek ofizioz izapidetzen dute hautesleen inskripzioa, eta Hautesle Erroldaren Bulegoa arduratzen da hautesle-errolda osatzeaz.
Errolda egiteko, bulegoak:
Hauteskunde-prozesu bakoitzean erabiltzen den errolda deialdiaren dataren aurreko bigarren hilabetearen lehen egunean itxitakoa da.
Azaroaren 10eko hauteskundeen kasuan, errolda 2019ko uztailaren 1ean itxitakoa izango da.
Hala ere, Hauteskundeen Araubide Orokorraren Lege Organikoak zuzenketa-aldi bat aurreikusten du, hauteskundeetarako deialdia egin eta gero.
Udalek eta kontsuletxeek irailaren 30etik urriaren 7ra bitartean beren udalerrietan indarrean dauden hauteskunde-zerrendak erakutsiko dituzte.
Gainera, Hautesle Erroldaren Bulegoak hautesle-txartel bat bidaliko die hautesle guztiei, hautesle-erroldako inskripzioaren datu eguneratuekin eta botoa ematea dagokien atal eta mahaiaren datu eguneratuekin, eta eragindako hautesleei hauteskunde-atal, -lokal edo -mahaien aldaketen berri emango die.
Era berean, hauteskunde-lokalen eta -mahaien datuak eskuratu ahal izango dira Internetez, INEren webgunearen bidez (www.ine.es), ziurtagiri digitala eduki beharrik gabe.
Hautesle bakoitzaren inskripzio-datuak kontsultatzeko (botoa eman behar duen mahaikoak eta tokikoak barne), ziurtagiri digitala erabili beharko da, eta INEren webgunearen bidez (www.ine.es) eskuratu ahal izango da, deialdia argitaratzen den egunetik aurrera.
Zerrendak erakusteko aldian (irailaren 30etik urriaren 7ra) edonork hautesle-erroldan bidegabe sartuta edo baztertuta dagoela ikusten badu, erreklamazioa aurkez dezake Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzan.
Hark, hiru eguneko epean, erreklamazioak ebatzi eta zuzenketak aginduko ditu, eta urriaren 11n jendaurrean jarri beharko dira. Gainera, erreklamatzaile, udal eta kontsulatu bakoitzari ere jakinaraziko dio hartutako ebazpena.
Etxebizitzaz aldatu diren edo lehen aldiz botoa eman duten pertsonek bereziki egiaztatu behar dute ea beren datuak zuzenak diren.