Udalek eta kontsulatuek beren udalerrian indarrean dauden hautesle-zerrendak ikusgai jarriko dituzte, martxoaren 11tik 18ra.
Gainera, Hautesle Erroldaren Bulegoak errolda-txartela bidaliko die hautesle guztiei. Bertan datu hauek agertuko dira: haien inskripzioko datu eguneratuak eta zer ataletan eta mahaitan dagokien botoa ematea; baita sail, hautesleku edo mahai aldaketak ere, halakorik egonez gero.
Bestalde, Internetetik ere kontsultatu daitezke hautesleku eta hauteskunde mahaien datuak, INEren webgunean (
www.ine.es). Horretarako ez da ziurtagiri digitalik behar.
Hautesle bakoitzaren inskripzio-datuak eta zer hautesleku eta mahai dagozkion kontsultatzeko, ziurtagiri digitala beharko da eta eskuragarri egongo dira INEren webgunean (
www.ine.es), deialdia argitaratzen den egunetik aurrera.