Hauteskunde mahaiak

Hauteskunde mahaiak

Hauteskunde Mahaia Hauteskunde Administrazioaren parte da, Hauteskunde Batzekin batera.

Hiru herritarrek osatzen dute –Mahaiko Presidente batek eta bi mahaikidek, hirurogeita hamar urtetik beherakoak eta irakurtzen eta idazten dakitenak.

Mahaiko kideak zozketaz aukeratuko dira Mahaian erroldatutako pertsonen artean.

Presidenteak Batxilergo edo Bigarren Graduko Lanbide Heziketako titulua izan beharko du, edo, sorospidez, Eskola Graduatua edo baliokidea.
Mahaietako kideen aukeraketa Udalei dagokie, osoko bilkuran egindako zozketa bitartez. Dena den, zozketa Tokiko Gobernu Batzaren aurrean ere egin ahal izango da, Udaleko Osoko Bilkurak eskumen hori haren esku utzi badu eta jende aurreko saioan egiten bada. Zozketak martxoaren 30etik apirilaren 3ra egingo dira.
Mahaietako Presidenteek eta mahaikideek, eta azkenean Mahaiko kide titular izendatuak diren ordezkoek:
  • 65 €-ko dieta kobratuko dute.
  • hurrengo egunean beraien lan jardunaldian bost orduko murrizketa izateko eskubidea izango dute.
  • Gizarte Segurantzaren sistemak babestuko ditu hauteskundeetan parte hartu izatetik jasan ditzaketen gertakarien eta egoeren aurrean.
Hauteskunde Mahaietako Presidente eta mahaikide karguak betebeharrekoak dira. Hautagai gisa aurkezten direnek ezin izango dituzte bete.

Beraien betebeharrak betetzera joaten ez diren Hauteskunde Mahaietako Presidenteek eta mahaikideek eta ordezkoek, hiru hilabetetik urtebetera bitarteko espetxe zigorra edo sei eta hogeita lau hilabete arteko isuna jasoko dute.

Mahaietako Presidente eta mahaikide izendatuak izan direla martxoaren 30etik apirilaren 6ra bitartean jakinarazi behar zaie interesatuei (zozketa egin eta 3 eguneko epean). Jakinarazpenarekin batera, Hauteskunde Mahaietako kideentzako Jarraibideen Eskuliburua entregatuko da, Hauteskunde Batza Nagusiak gainbegiratutakoa eta Ministro Kontseiluaren Akordio bitartez onetsitakoa.

Mahaietako Presidente eta mahaikide izendatutakoek bost eguneko epea izango dute Guneko Hauteskunde Batzaren aurrean kargua onartzea ezinezko egiten dien zergati justifikatua eta dokumentatua aurkezteko. Batzak ebazpena emango du bost eguneko epean, bestelako helegiterik aurkezteko eskubiderik gabe eta, hala denean, izandako ordezkapena jakinaraziko dio lehen ordezkoari.

Geroago, izendatutako edozeinek Mahaiko kide gisa duen kargua betetzera joan ezin badu, Guneko Hauteskunde Batzari jakinarazi beharko dio hauteskunde eguna baino 72 ordu lehenago, gutxienez, beharrezkoak diren egiaztagiriak aurkeztuz.

Joateko ezintasuna epe horren ondoren gertatzen bada, Guneko Hauteskunde Batzari egindako ohartarazpena berehala egin beharko da, eta, beti ere, Hauteskunde Mahaia eratu aurretik. Kasu horretan, Batzak ordezkapenaren berri emango dio jakinaraziko dio lehen ordezkoari, horretarako denborarik badago, eta beste bat izendatuko du, beharrezkoa bada.
Mahai bakoitzeko Presidentea eta mahaikideak eta ordezkoak, egonez gero, apirilaren 28ko goizeko 08:00etan elkartuko dira, dagokien lokalean.

Presidentea joan ez bada, lehen ordezkoak hartuko du bere lekua. Lehen ordezkoa ere ez badago, bigarren ordezkoak ordezkatuko du, eta hori ere ez bada joan, Presidentea lehen mahaikidea edo bigarren mahaikidea izango dira, ordena horretan. Joan ez diren mahaikideak edo Presidente kargua hartu dutenak beraien ordezkoek ordezkatuko dituzte.

Mahaia ezin da eratu Presidentea eta mahaikide bi ez badaude. Betekizun hori betetzea ezinezkoa bada, bertan dauden Mahaiko kideek, bertaratu diren ordezkoek edo, horrelakorik ez badago, gobernu agintariek, izandako gertakarien adierazpena idatzi eta sinatuko dute eta Guneko Hauteskunde Batzara bidaliko dute posta ziurtatuz, eta telegrafoz edo telefonoz ere jakinaraziko dizkiote gertakari horiek.

Batzak, horrelakoetan, era librean izendatuko ditu Hauteskunde Mahaia osatu behar duten pertsonak, eta lokalean dagoen hautesleren bat ere mahaiko kide izatea agindu dezake. Dena den, Batzak Ministerio Fiskalari jakinaraziko dio gertatutakoa, bertaratu ez diren Mahaiko kideen edo ordezkoen balizko erantzukizun penala argitzeko.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa eginda ere bozketaren hasierarako legez ezarritako ordua baino ordubete geroago Mahaia eratzea ezinezkoa bada, artikulu honetako hirugarren lerroaldean izendatutako pertsonek horren berri emango diote Guneko Hauteskunde Batzari, eta hark bozketa berria deituko du Mahaian, hurrengo bi egunetan. Deialdiaren kopia bat berehala itsatsiko da hauteskunde lokalaren atean, eta Batzak ofizioz izendatuko ditu Mahai berriko kideak.

Ikus Mahaia osatzen duten pertsonak