Behin betiko zenbaketa egin aurretik, Hauteskunde Batza eskumenduna Mahai gisa eratzen da, ez dauden egoiliarren botoen zenbaketarako. Goizeko zortzietan, aurkeztu diren hautagaitzek izendatzen dituzten artekariekin, Presidenteak, ez dauden egoiliarren botoen gutun-azalak hautestontzian sartuko ditu, egun horretara arte jasotakoak, eta Idazkariak boto-emaileen izenak idatziko ditu zerrendan. Horren ondoren, Batzak botoak zenbatu eta emaitzak behin betiko zenbaketan sartuko ditu.
Zenbaketa orokorra edo behin betikoa (LOREG legearen 103. artikulua eta hurrengoak), hauteskundeak igaro eta hiru egunetara egiten du dagokion Hauteskunde Batzak. Ekitaldi bakarra da eta izaera publikoa du.
Presidenteak, berak, Mahaikideek eta Idazkariek eta behar bezala akreditatuta dauden hautagaitzetako ordezkariek eta ahaldunek sinatutako eraketa akta zabalduko du.
Zenbaketa saioari hasiera emateko, Idazkariak legezko xedapenak irakurriko ditu. Ondoren, hauteskunde egunean Epaitegietan entregatu ziren gutun-azalak irekiko dira (1 zenbakia duen gutun-azala, Mahai bakoitzari dagokion hauteskunde dokumentazioarekin).
Idazkariak Mahai bakoitzeko bozketaren laburpenen berri emango du. Zenbaketan, Mahaiak ezin izango du inolako aktarik edo botorik baliogabetu, egin ahal izango duen gauza bakarra Mahai bakoitzeko zenbaketa eta botoen batura egiaztatzea izango da, Mahaietako akten edo akten kopien arabera. Akats materiala edo gertaerazkoa, edo aritmetikoa, zuzendu egingo da.
Zenbaketa ekitaldiak ez du etenik jasan behar, eta ez da luzatu behar hauteskundeak igaro eta seigarren eguna baino gehiago.
Botoaren ibilbidea