Diputatuen Kongresua

Diputatuen Kongresua

Diputatuen Kongresua Gorte Nagusiak osatzen dituzten bi Kameretako bat da, eta Konstituzioak betebehar eta eskumen garrantzitsuak utzi ditu bere esku.

Kongresuak Gobernua osatzeko baimena ematen du, gobernua ken dezake, proiektu legegileen eta aurrekontuen izapidetzea ezagutzen lehena da eta Senatuak testu legegile horien aurrean aurkeztutako zuzenketa-eskeak berretsi edo ezetsiko ditu.
Diputatu kopurua 350ekoa da.

Diputatuen banaketa, probintziaka, ondoren adierazten den moduan egiten da:
Berrogeita hamar probintzietako bakoitzari, hasieratik, bi diputatu dagozkio, gutxienez. Ceuta eta Melilla hiriek diputatu bana aukeratuko dute.

Gainerako 248 diputatuak berrogeita hamar probintzien artean banatuko dira, biztanleriaren arabera.

Hauteskundeen deialdirako Errege Dekretuak probintzia bakoitzean aukeratu beharreko diputatu kopurua zehazten du.
Diputatu guztiak sufragio unibertsal, libre, berdin, zuzen eta sekretu bitartez aukeratzen dira. Probintzia bakoitzean dagokion diputatu kopurua aukeratuko da, Hauteskundeen deialdirako Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Alderdi politikoek beren hautagaitzak zerrenda itxi eta blokeatutakoetan aurkezten dituzte; hortaz, hauteskunde egunean hautesleak ezin ditu hautagaiak banaka aukeratu, ezta zerrendetako ordena aldatu ere. Aldiz, hautatutako alderdiaren boto-papera aukeratuko du eta dagokion gutun-azalean sartuko du.

Kongresua