Argitu zalantzak

Hautesleak  /  Argitu zalantzak  /  Zenbaketa

Zenbaketa

Nola egiten da botoen zenbaketa Mahaietan?
 

Bozketa amaitu ondoren botoen zenbaketa hasiko da Mahaietan. Zenbaketa egiteko, Presidenteak, banan-banan, gutun-azalak hautestontzitik atera eta ozen irakurriko du hautagaitzaren izena edo, hala denean, bozkatutako hautagaien izena. Presidenteak, irakurri ondoren, boto-paper bakoitza erakutsiko die mahaikideei, artekariei eta ahaldunei.

Araudiak xedatzen duenez, lehenbizi Diputatuen Kongresurako hauteskundeei dagokien zenbaketa egingo da, eta ondoren Senatuko hauteskundeei dagokiena.

Zenbaketa amaitu ondoren, egon daitezkeen zalantzak edo/eta protestak gehiengoz ebatziko dira. Amaitzean, Presidenteak ozen iragarriko du emaitza, erroldan dauden hautesleen kopurua, aurkeztutako errolda ziurtagiri kopurua, baliorik gabeko boto-paper kopurua, boto zuri kopurua eta hautagaitza edo hautagai bakoitzak jasotako boto kopurua zehaztuz.

Mahaiak zenbaketa akta baten bitartez jakinaraziko ditu emaitzak. Akta horren kopia bana emango zaie Administrazioaren ordezkariari eta hautagaitza bakoitzaren ordezkariei, artekariei, ahaldunei eta hala eskatzen duten hautagaiei.

Nola da posible emaitzak hain azkar ezagutzea?
 

Emaitzak oso azkar ezagutzen dira, informazioa transmititzeko prozedura konplexua eta aurreratua dagoelako.

Hauteskunde Mahai bakoitzean Administrazioaren ordezkari bat dago, eta zenbaketa amaitu ondoren, Mahai horretako emaitzak dituen zenbaketaren aktaren kopia bat jasotzen du Mahaiko Presidentearen eskutik eta datu guztiak biltzen dituen Barne Ministerioko zentroari helarazten dio.
 

  1. Nazioko Gobernuak hauteskunde egunean ematen dituen emaitza horiek, LOREG izeneko legearen 98.2. artikuluan jasotzen diren aurreikuspenei erantzuten dizkiete: “Gobernuak hauteskundearen emaitzei buruzko behin behineko informazioa eman beharko du”.
  2. Behin betiko zenbaketa ofiziala Probintziako Hauteskunde Batzek egiten dute, eta hauteskundeak igaro eta hiru egunetara hasten da.
  3. Emaitza ofizialak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnak dira.

Nola egiten da behin betiko zenbaketa?
 

Behin betiko zenbaketa egin aurretik, Hauteskunde Batza eskumenduna Mahai gisa eratzen da, ez dauden egoiliarren botoen zenbaketarako. Goizeko zortzietan, aurkeztu diren hautagaitzek izendatzen dituzten artekariekin, Presidenteak, ez dauden egoiliarren botoen gutun-azalak hautestontzian sartuko ditu, egun horretara arte jasotakoak, eta Idazkariak boto-emaileen izenak idatziko ditu zerrendan. Horren ondoren, Batzak botoak zenbatu eta emaitzak behin betiko zenbaketan sartuko ditu.

Zenbaketa orokorra edo behin betikoa (LOREG legearen 103. artikulua eta hurrengoak), hauteskundeak igaro eta hiru egunetara egiten du dagokion Hauteskunde Batzak. Ekitaldi bakarra da eta izaera publikoa du.

Presidenteak, berak, Mahaikideek eta Idazkariek eta behar bezala akreditatuta dauden hautagaitzetako ordezkariek eta ahaldunek sinatutako eraketa akta zabalduko du.

Zenbaketa saioari hasiera emateko, Idazkariak legezko xedapenak irakurriko ditu. Ondoren, hauteskunde egunean Epaitegietan entregatu ziren gutun-azalak irekiko dira (1 zenbakia duen gutun-azala, Mahai bakoitzari dagokion hauteskunde dokumentazioarekin).

Idazkariak Mahai bakoitzeko bozketaren laburpenen berri emango du. Zenbaketan, Mahaiak ezin izango du inolako aktarik edo botorik baliogabetu, egin ahal izango duen gauza bakarra Mahai bakoitzeko zenbaketa eta botoen batura egiaztatzea izango da, Mahaietako akten edo akten kopien arabera. Akats materiala edo gertaerazkoa, edo aritmetikoa, zuzendu egingo da.

Zenbaketa ekitaldiak ez du etenik jasan behar, eta ez da luzatu behar hauteskundeak igaro eta seigarren eguna baino gehiago.