Argitu zalantzak

Hautesleak  /  Argitu zalantzak  /  Senatua

Senatua

Zer da Senatua?
 

Senatua, Espainiako Konstituzioak berak ematen duen definizioaren arabera, lurralde ordezkaritzako Ganbera da.

Bere betebeharren artean, legeak onartzeko orduan duen esku-hartzea, Nazioarteko Tratatuak gauzatzeko baimenetan eta Estatuko Aurrekontu Nagusien onarpenean duen esku-hartzea, Gobernuari egiten dion kontrol politikoa, eta interes orokorreko gaien informazioa eta azterketa eta ikerketa daude.

Senatari kopurua finkoa al da?
 

Kongresuan ez bezala, senatari kopurua ez da finkoa. Gorantz edo beherantz alda daiteke Autonomia Erkidegoetako biztanle kopuruak aldatzean.

Senatari kopuruaren aldaketa Legealdi bakoitzaren hasieran egiten da (hauteskunde orokorrak egin eta gero) eta hauteskundeak egiten diren urteko urtarrilaren 1ean argitaratutako biztanleen errolda hartzen da erreferentzia gisa.

Zenbat senatari daude Espainian?
 

XI. Legealdian Senatari kopurua 266koa izan da. Horietako 208 aukeratutakoak izan dira, eta 58 Autonomia Erkidegoetako Batzar Legegileek izendatutakoak.

Hurrengo legealdirako Senatari kopurua 266koa izango da.

Nola aukeratzen dira senatariak?
 

Senatuak, jatorria kontuan izanik, bi senatari mota ditu.

Sufragio unibertsal, libre, berdin, zuzen eta sekretuz, ondoren adierazten den bezala, aukeratutako 208 senatari:

  • Penintsulako probintzia bakoitzean 4 senatari aukeratzen dira
  • Kanaria Handian, Tenerifen eta Mallorcan, 3 aukeratzen dira
  • Ceutan eta Melillan, 2 -
  • Ibiza-Formenteran, Menorcan, Fuerteventuran, Gomeran, Hierron, Lanzaroten eta La Palman, 1
208 senatari horiek izango dira datorren ekainaren 26an aukeratuko ditugunak.

Alderdi bati botoa zerrenda itxietan ematen zaion Kongresuan ez bezala, Senatuan pertsonari, hautagaiari ematen zaio botoa, 3, 2 edo hautagai 1 aukeratuz (beti ere barruti bakoitzari dagozkionak baino bat gutxiago), Senaturako dagoen boto-paper bakarrean daudenen artean. Hautesleak bere Hauteskunde lokalean aurkituko du.

Baina, horrez gain, badago beste senatari talde bat (azken legealdian, 58), Autonomia Erkidegoetako Batzar Legegileek izendatutakoa: 1 Autonomia Erkidego bakoitzeko eta beste bat lurralde bakoitzeko milioi biztanleko.

Autonomia Erkidego Bakoitzari dagokion senatari kopuru jakina zehazteko oinarritzat hartzen den erreferentea, Senatuko azken hauteskundeak egiten diren unean indarrean dagoen eskubideko biztanleriaren errolda da.