Argitu zalantzak

Hautesleak  /  Argitu zalantzak  /  Gorte Nagusiak

Gorte Nagusiak

Ze hauteskunde egiten dira ekainaren 26an?
 

Ekainaren 26an, igandean Gorte Nagusietarako hauteskundeak egingo dira Espainian, hau da, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak.

Zer dira Gorte Nagusiak?
 

1978ko Konstituzioak ezartzen duenez, nazio subiranotasuna Espainiako herriaren esku dago, eta bertatik sortzen dira Estatuko botereak (Legegilea, Betearazlea eta Judiziala).

Gorte Nagusiek (Kongresuak eta Senatuak) dute Botere Legegilea, Gobernuak du botere betearazlea eta Epaileek botere judiziala.

Gorte Nagusiei dagozkie aurrekontuak onartzea, Gobernuaren ekintza kontrolatzea eta Konstituzioak ematen dizkien gainerako eskumenak.

Gorte Nagusietarako zenbat hauteskunde egin dira Espainian 1978ko Konstituzioa onetsi zenetik?
 

Konstituzioa onetsi zenetik hamaika hauteskunde Orokor egin dira: 1979, 1982, 1986, 1989, 1993, 1996, 2000, 2004, 2008, 2011 eta 2015 urteetan.

Hauteskunde horien emaitza ezagutu nahi baduzu, Barne Ministerioaren datu basean kontsulta dezakezu.

Nola deitzen dira Gorte Nagusietarako hauteskundeak?
 

Gorte Nagusietarako hauteskundeak Errege Dekretu bitartez deitzen dira, Gobernuko Presidentearen proposamenari jarraituz, eta aurretik Ministro Kontseiluan eztabaidatu ondoren.

Deialdiaren Errege Dekretuan hauteskundeak egingo diren eguna, probintzia bakoitzari dagokion Diputatu kopurua, hauteskunde kanpainaren iraupena, aukeratutako Ganberak zein egunetan eratuko diren eta hauteskunde prozesuan aplikagarri izango den arautegia ezarriko da.

Ekainaren 26an egingo diren hurrengo hauteskundeek, Espainiako Konstituzioaren 99.5 artikuluan aurreikusten den baliozkoari erantzuten diote: “Lehen botazio eta inbestiduratik bi hilabete igaro ondoren, Biltzar konfiantzarik inork ez baldin badu jaso, Erregeak Ganbara biak deuseztatuko ditu eta hauteskunde berriak bilerazi Biltzarreko lehendakariaren berrespenaz”.

Noiz eratzen dira aukeratutako Gorteak?
 

Kamera biak eraketa saioan bilduko dira, 2016ko uztailaren 20an, beranduenez.