Prozesuaren deialdiaren eta prozesu hori egiten den bitartean aldi baterako atzerrian dauden hautesleek, bozkatu nahi izanez gero, aldez aurretik eskatu beharko dute.
Eskaera
 
Eskakizuna Kontsuletxeetan eta Enbaxadetan eskuratu ahal izango dute edo hemen deskargatu.
Eskakizuna bete eta aurrez-aurre aurkeztu behar da Kontsuletxean edo Enbaxadan.
Eskaera egin ahal izateko, hautesleak izena emanda izan behar du Kontsuletxeko Matrikularen Erregistroan egoiliar gisa. Bi izapideak (eskaera eta izen ematea) aldi berean egin daitezke.
Eskaera aurkezteko epea maiatzaren 28an bukatzen da (epea ekainaren 6ra arte luzatu da).
Bozkatzeko dokumentazioa
 
Hauteslearen Errolda Bulegoak bozkatzeko beharko duzun dokumentazioa bidaliko dizu.
Ekainaren 14 baino lehen bidali behar da guztia. Epe horri atzerriko helbidera dokumentazioa iristeko behar den denbora gehitu behar zaio.
Zertan datza Hauteslearen Errolda Bulegoak bidaliko dizun hautespen-dokumentazioa?
- Informazio-orri bat.
- Erroldan izen emanda egotearen ziurtagiria.
- Bozkatzeko boto-paperak eta gutun-azalak.
- Gutun-azala, non hautesleari dagokion hautespen Mahaia adierazita dagoen.
- Frankeo gastuak itzultzeko inprimaki ofiziala, dagokionean.
Botoa nola eman
 
Hautesleak bere boto-aukera hautatu beharko du:
- Diputatuak hautatzeko, hautatutako hautagaitzaren papera sartu beharko du botoen gutun-azal zurian.
- Senatariak hautatzeko, berak hautatutako hautagaitzak adieraziko ditu boto-paperean bertan datozen jarraibideei jarraiki. Ondoren, boto-papera sepia koloreko gutun-azalean sartuko du.
Gero, hauxe sartuko du Hauteskunde mahaira zuzendutako gutun-azalean:
- Botoen gutun-azalak, boto-paperak barne.
- Erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria.
- Nahi izanez gero, posta bidez bozkatzeko bidalketen gastuak itzultzea eskatzeko inprimakia beteta.
Ekainaren 22ra arte duzu
gutun-azal hori, posta ziurtatuz bidaltzeko.
Boto horiek baliozkoak izateko, argi eta garbi ikusi beharko da gutun-azalean zigilu-marka edo Estatuko Correoseko Bulego bateko marka ofiziala edo, eta bertan argi eta garbi egiaztatu beharko da aurreikusitako epeak bete direla.
Correoseko zerbitzuak bozketa egunera arte gordeko ditu Mahaietara zuzendutako gutun guztiak, eta goizeko 9etan eta egun bereko arratsaldeko 8ak arte eramango ditu gutun guztiak Mahaietara.
Informazio gehiago Enbaxadan edo Kontsuletxean eta
www.exteriores.gob.es;
www.ine.es.
Esteka
ERTA botoaren bisita birtualera