Argitu zalantzak

Hautesleak  /  Argitu zalantzak  /  Hauteskunde kudeaketa

Hauteskunde kudeaketa

Administrazioko zer organo arduratzen da hauteskundeen kudeaketaz?
 

Barne Arazoetarako Ministerioari dagokio Gobernuak oinarrizko eskubideak baliatzeko baldintzak sustatzeko egiten duen politika prestatzea eta aurrera eramatea, Espainiako Konstituzioan eta eskubide horiek garatzen dituzten legeetan ezarritakoaren arabera.

Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak, Barne Arazoetarako Ministerioko Idazkariordetzaren menpe, eginkizun hauek ditu:

a) Barne Arazoetarako Ministerioak hauteskunde prozesuen eta hautesleei egin beharreko kontsulta zuzenen arloan dituen eskumenak kudeatzea.
b) Hauteskunde Administrazioarekin behar diren harremanak ezartzea eta, bereziki, Hauteskunde Batza Zentralarekin.
c) Autonomia-erkidegoetan hauteskunde gaietan eskumena duten organoekiko harremanak kudeatzea.
d) Beste ministerioetan hauteskunde gaietan eskumenak dituzten unitateekin koordinatzea.
e) Alderdi politikoen araubide juridikoa erregistratu eta aplikatzea.
f) Formazio politikoentzako Estatuaren urteroko diru-laguntzak eta hauteskunde gastuetarako diru-laguntzak kudeatzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

Ministerioko beste zer departamentuk eta organismok hartzen dute parte hauteskundeen antolaketan?
 

Barne Arazoetarako Ministerioaz gain, beste hauek hartzen dute parte modu aktiboan: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak (haren mendekoa da Hautesle Erroldaren Bulegoa), Atzerri eta Kooperazio Ministerioak (espainiarrak atzerrian sufragio-eskubideaz baliatu ahal izateko kontuetan), eta Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A. (botoa postaz emateko, mahaietako dokumentazioa jasotzeko,etab.).

Lehendakaritza Ministerioak ere baditu, Estatuko Komunikazio Idazkaritzaren bitartez, eginkizun garrantzitsuak hauteskunde prozesuan (komunikabideekiko harremanak, hauteskunde egunetako prentsaurrekoak, etab.).