Argitu zalantzak

Hautesleak  /  Argitu zalantzak  /  CERA botoa

Une oro atzerrian bizi diren pertsonen botoa

Une oro atzerrian bizi diren espainiarrek, Atzerrian bizi diren Hautesle Egoiliar Absenteen Erroldan (CERA) izena eman dutenek, hain zuzen ere, Gorte Nagusien hauteskundeetan bozkatu ahal izango dute, aldez aurretik eskaera egiten badute.

Eskaera
 

Hau egin behar duzu eskaera egiteko:

  • Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko dizun edo Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioan jaso ahal izango duzun edo hemen deskarga dezakezun inprimakia bete. Ez ahaztu sinatzea.
  • Eskakizunarekin batera hurrengo dokumentuetako bat bidali:
    • NANaren fotokopia.
    • Espainiako agintariek egindako Pasaportearen fotokopia.
    • Hiritartasun-ziurtagiria (doan egiten du izena emanda dagoen tokiko Kontsuletxeak edo Enbaxadak).
    • Kontsuletxeko Matrikulan izena eman izanaren ziurtagiria (doan egiten du izena emanda dagoen tokiko Kontsuletxeak edo Enbaxadak).
  • Dena ahalik eta azkarren bidali, beti ere maiatzaren 28a baino lehen (epea ekainaren 6ra arte luzatu da), hauteslearen izenari dagokion probintziako Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintziako Ordezkaritzara. Helbideak hemen ikus ditzakezu.
Eskakizuna telematikoki ere egin ahal izango da. Horretarako, interesdunak INEren Egoitza elektronikoan argitaratutako "CERA botoaren eskakizuna" prozedura jarraituko du eta bere nortasuna bere NANari lotutako ziurtagiri elektroniko ezagun baten bitartez egiaztatuko du. Ziurtagiri elektronikorik ez dutenek, eskakizuna bide horren bitartez egin ahal izango dute, eta prozeduran sartzeko jakinarazpenean adierazitako Izapidetze Telematikoko Gakoa (CTT) erabiliko dute, arestian aipaturiko dokumenturen baten kopia bidaliz harekin batera. Eskaera aurkeztu izanaren erregistro elektronikoaren egiaztagiria eskuratu ahal izango da.

358/2015 Barne-agindua, otsailaren 27koa, apirilaren 16ko 605/1999 EDren 6. eranskina aldatzen duena, hauteskunde prozeduren araudi osagarriari buruzkoa (2015/3/4ko 54. EAO).

2016eko martxoaren 9ko ebazpena, Hauteslearen Errolda Bulegoarena, atzerrian bizi diren hautesle egoiliar absenteen boto-eskaera prozedura zehazten duena (2015/3/14ko 63. EAO).

Bozkatzeko dokumentazioa
 

Behin hautagaitzak aldarrikatuta eta baliabideen txanda agortuta, Hautesleen Errolda Bulegoak bozkatzeko dokumentazioa bidaliko dizu.

Edonola ere, guztiak ekainaren 14a baino lehen egon behar du bidalita, nahiz eta epe horri atzerriko helbidera dokumentu horiek iristeko epea gehitu behar zaion.

Hauxe da Hauteslearen Errolda Bulegoak bidaliko dizun hautespen-dokumentazioa:

  • Informazio-orria. 
  • Bozkatzeko boto-paperak eta gutun-azalak.
  • Hautesleen erroldan edo egoiliar absenteen erroldan izena eman denaren bi ziurtagiri. 
  • Probintziako Hauteskunde. 
  • Batzordeari zuzendutako gutun-azala.
  • Kontsuletxera edo Enbaxadara zuzendutako gutun-azala.
  • Posta bidez bozkatzeko bidalketa gastuak itzultzea eskatzeko inprimakia.

Botoa nola eman
 

Hautesleak bere botoa aukeratu beharko du (edo ez du boto-paperrik sartuko boto zuria eman nahi badu):

  • Diputatuak hautatzeko, hautatutako hautagaitzaren papera sartu beharko du botoen gutun-azal zurian.
  • Senatariak hautatzeko, berak hautatutako hautagaitzak adieraziko ditu boto-paperean bertan datozen jarraibideei jarraiki. Ondoren, boto-papera sepia koloreko gutun-azalean sartuko du.
Gero, hauxe sartuko du Probintziako Hauteskunde Batzordera zuzendutako gutun-azalean:
  • Botoen gutun-azalak, boto-paperak barne.
  • Erroldan izen emanda egotearen ziurtagiri bat.
  • Espainiar agintariek egindako pasaportearen edo NANren fotokopia, edo hiritartasun ziurtagiria edo bizi den herrialdean Espainiak duen Kontsuletxeko Matrikularen Erregistroan izena emanda izatearen ziurtagiria.
Hortik abiatuta, hautesleak hauxe egin ahal izango du gutun-azalarekin eta haren edukiarekin:
  • Aurrez-aurre utzi Enbaxadan edo Kontsuletxean horretarako prestatuko diren hautestontzietan. Ekainaren 22a eta 24a bitartean (biak barne). Izena eman izanaren bigarren ziurtagiria kontsuletxeko funtzionarioari eman beharko dio.
  • Posta ziurtatuz bidali. Ekainaren 21era arte. Kasu horretan, Kontsuletxera edo Enbaxadara bidaliko duen gutun-azalean hauxe sartu beharko du:
    • Probintziako Hauteskunde Batzordeari zuzendutako gutun-azala aipaturiko edukiarekin.
    • Erroldan izen emanda egotearen bigarren ziurtagiria.
    • Nahi izanez gero, posta bidez bozkatzeko bidalketa gastuak itzultzea eskatzeko inprimakia beteta.
Boto horiek baliozkoak izan daitezan, argi eta garbi ikusi beharko da gutun-azalean zigilu-marka edo Estatuko Correoseko Bulego bateko marka ofiziala edo, dagokionean, Karrerako Kontsuletxeko Bulegoa edo dagokion Misio Diplomatikoko Kontsuletxe Sekzioa, zeinak argi eta garbi egiaztatuko duen aurreikusitako epeak bete direla.

Botoa hautestontzian sartzeko epea bukatutakoan, kontsuletxeko funtzionarioak akta bat bidaliko du Hautesle Batzorde Nagusira, eta bertan jasotako erroldan izena emateko ziurtagirien kopurua adieraziko da, botoa hautestontzian sartzen bukatu arte postaz jasotako gutun-azalen kopuruarekin batera eta, dagokionean, gertatu diren arazoen berri ere jasoko da.

Hurrengo egunean, boto guztiak (postaz jasotakoak edo hautestontzian sartutakoak) Atzerriko Arazo eta Lankidetza Ministerioak horretarako esleitu duen Bulegora bidaliko dira, eta horrek zenbaketa egingo duten Hauteskunde Batzordeetara bidaliko du premiazko postaz.

Informazio gehiago Enbaxadan edo Kontsuletxean eta www.exteriores.gob.es eta www.ine.es webguneetan

Atzerrian bizi diren eta aldi baterako Espainian dauden Espainiako hautesleak (CERA)
 

CERAko hautesleren bat Espainiatik kanpo badago hauteskunde-prozesu baten deialdian (nazioan bizi direnak bezala), posta bidez bozkatzea eska dezake deialdia egin denetik ekainaren 16ra, eta horrek ez du eragingo horiei CERAn baja ematerik.

Horretarako, Posta Zerbitzuko bulegoetan helburu horretarako eskura egon daitekeen beste edozein bitarteko erabilita, interesduna izena emana dagoen Hauteskunde Erroldaren Bulego Probintzialari erroldako inskripzio-ziurtagiria eskatu ahal izango zaio.

Hautesleak eskakizuna sinatu beharko du eta Correoseko langileak hari dagokion data eta zigilua jartzen duela egiaztatu.

Dokumentazioa jasotzeko Espainiako helbide bat adieraziko du. Atzerritik eskatu izanagatik izena emateko helbidera dagoeneko bidali bada, izen-emate ziurtagiria "KOPIA" adierazlearekin bidaliko da.

Hautesleak dokumentazio hori Espainiako helbidean jasotzen duenean, posta ziurtatu bidez bidaliko dio bere botoa dagokion Probintziako Hauteskunde Batzordera ekainaren 22a baino lehen.

Hautesle horiek ezingo dute aurrez-aurre botoa eman hauteskunde Mahaietan.

Esteka CERAren aurkezpen dinamikora