Hauteskunde Administrazioa arduratzen da hauteskunde prozesuaren gardentasuna, objektibotasuna eta berdintasun-printzipioa bermatzeaz.
Hauek dira Hauteskunde Administrazioa osatzen dutenak: hauteskunde mahaiak eta hauteskunde batzak (Zentrala, Probintzietakoak, Eskualdeetakoak eta, hala badagokie, Autonomia Erkidegoetakoak).
Hauteskunde Batza Zentralak Madrilen du egoitza; batza iraunkor bakarra da eta kide hauek ditu: Auzitegi Goreneko 8 magistratu eta jardunean dauden Zuzenbideko edo Soziologia eta Politika Zientzietako 5 katedradun.
Probintzietako hauteskunde batzek probintzietako hiriburuetan dute egoitza eta kide hauek dituzte: Probintzia Auzitegiko 3 magistratu, eta Hauteskunde Batza Zentralak izendatutako Zuzenbideko edo Soziologia eta Politika Zientzietako irakasle titular edo legelari 2, ospea dutenak eta probintzian bizi direnak.
Eskualdeetako hauteskunde batzek barruti judizialeko buruetan dute egoitza eta kide hauek dituzte: lehen auzialdiko edo instrukzioko 3 epaile eta Probintziako Hauteskunde Batzak izendatutako Zuzenbideko edo Soziologia eta Politika Zientzietako 2 lizentziatu, barruti judizialean bizi direnak.
Ceutako eta Melillako eskualde-batzek probintzietako hauteskunde batzen eginkizunak dituzte beren barrutietan.
Hauteskunde Batza Zentralaz gain, zeinak egoitza Madrilen duen, probintzia bakoitzean Probintziako Hauteskunde Batza dago.
Azkenik, 1979ko hauteskundeetan barruti judizialeko buru ziren 303 udaletan Eskualdeko Hauteskunde Batza bana dago. Ceutako eta Melillako eskualde-batzek probintzietako hauteskunde batzen eginkizunak dituzte beren barrutietan.
Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan, probintzietako hauteskunde batzei dagokie hautagaiak aurkeztu eta aldarrikatzeko egitekoa, boto-kontaketa, etab. egitea.
© 2016 Ministerio del Interior