Argitu zalantzak

Hautesleak  /  Argitu zalantzak  /  Boto presentziala

Boto presentziala (Mahaian emandako botoa)

Non bozkatzen da?
 

Hautesle bakoitzak Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren errolda-txartel bana jasoko du, hauteskunde-erroldako inskripzioari buruzko eta botoa emateko dagokion Atalari eta Mahaiari buruzko eguneratutako datuekin. Hauteskunde Erroldaren Bulegoak, halaber, horren eragina jasotzen duten hautesleei, eman daitezkeen Atal, lokal edo Mahaien aldaketen berri ere emango die.

Zein ordutan ireki eta ixten dituzte hauteskunde-lokalak?
 

Bozketa ekainaren 26ko 9etan hasiko da, baina lokalak lehenago irekiko dira Hauteskunde-mahaietako kideak aurkez daitezen eta Mahaiak eratu ditzaten, hauteskunde-materialarekin arazorik ez dagoela egiazta dezaten (hautetsontziak, kabinak, seinalizatzeko euskarriak, gutun-azalak, boto-paperak, inprimakiak...), ahaldunak eta artekariak akredita ditzaten, etab.

Bozketa 20:00etan amaituko da; une horretan Hauteskunde-mahaiko Presidenteak bozketa amaitu dela iragarriko du. Hala ere, hauteskunde-lokalean inor geratzen bada, Mahaiko Presidenteak botoa ematen utziko dio.

Nola identifikatzen da hauteslea?
 

Identifikazioa hauen bitartez egiten da:

  • Nortasun agiri nazionala (NAN).
  • Pasaportea (argazkiduna).
  • Gidatzeko baimena (karneta) argazkiarekin.
Berdin dio dokumentu horiek iraungita badaude, baina originala izan behar dira, fotokopiek ez dute balio.

Nola burutzen da bozketa?
 

Bozketa 9:00etan hasten da, baina lokalak lehenago irekita daude Hauteskunde-mahaietako kideak aurkez daitezen eta Mahaiak eratu ditzaten, hauteskunde-materialarekin arazorik ez dagoela egiazta dezaten, ahaldun eta artekariak akredita ditzaten, etab.

Hautesle bakoitza dagokion Hauteskunde-mahaian bakarrik bozka daiteke, botoa emateko eskubidea akreditatuta dauden Mahaian egin dezaketen artekariek salbu, izena eman duten barruti berekoak badira.

Hautesleak Mahaira banaka gerturatuko dira eta Presidenteari izena eta abizenak esango dizkiote. Mahaikideek eta artekariek, erroldako zerrenden bitartez, botoa emateko eskubidea eta hauteslearen nortasuna egiaztatuko dituzte. Honek Presidenteari bozkatzeko gutun-azalak eskutik eskura emango dizkio, itxita, eta honek, beti agerian eta jendeak ikusteko moduan, hauteslearen izena ozen esango du eta "Bozkatzen du" erantsiko du, gutun-azalak hautesleari emango dizkio eta honek hautetsontzian edo hautetsontzietan sartuko ditu.

Bozketa 20:00etan amaituko da; une horretan Hauteskunde-mahaiko Presidenteak bozketa amaitu dela iragarriko du. Hala ere, lokalean inor geratzen bada, Presidenteak botoa ematen utziko dio.

26a niretzat laneguna bada, bozkatzera joateko lanetik ateratzeko eskubidea al daukat?
 

Estatuko Administrazioak edo, hala badagokio, lan-arloko eskumenak bere gain dituzten Autonomia Erkidegoetakoek, Gobernu Ordezkaritzarekin aurrez hitzartuta besteen kontura ari diren langileen kasurako eta Administrazio publikoekin beren langileen kasurako, hauteskunde-egunean lanean aritu behar duten hautesleek bere lan-orduetan lau ordu libre arteko baimena izan dezaten beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte, botoa emateko eskubidea burutzeko modua izan dezaten, eta ordu horiek ordaindu egingo zaizkie. Lanaldia murriztua izanez gero, baimenaren murrizpen proportzionala egingo da.

Ohiko helbidetik urrun ari direlako edo hauteskunde-egunean botoa emateko eskubidea gauzatzeko zailtasunak dakartzaten bestelako baldintzetan diren pertsonen kasuan, hartuko diren neurriek pertsona horiek postaz bozkatu ahal izateko eta horretarako, eskatzeko modua izateko lau ordu libreko baimena lortzeko xedea izango dute, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 72. artikuluan ezarritako prozedurari jarraiki.