Hautagai zerrenda bakoitzak bi izenda ditzake Mahai bakoitzerako. Euren egitekoa izendatuta dauden Mahaian bakarrik betetzen dute.
Mahaian egon daitezke eta Mahaiko eztabaidetan parte hartzen dute hitzarekin baina botorik gabe. Ondorio horietarako, Mahai berean hautagai zerrenda beraren izenean dihardutenak elkarren ordezko izan daitezke.
Erreklamazioak eta protestak formulatu ditzakete eta ziurtagiriak eskatu.
Egiaztatuta dauden Mahaian ematen dute botoa, nahiz eta bertako hautesle erroldan ez agertu, betiere Mahai hori euren errolda inskripzioaren arabera botoa eman beharko luketen Mahaiaren hauteskunde barruti berean badago.
Bestela, ezin dute botoa eman euren egitekoak betetzen ari diren Mahaian, posta bidezko botoz baizik, euren errolda inskripzioari dagokion Mahaira zuzenduta. Behin baino ezin dute botoa eman, eta hauteskunde delitua da botoa bi aldiz edo gehiagotan ematea hauteskunde berean.