Hauteskunde Administrazioa
Hauteskunde Administrazioa hauteskunde prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna eta berdintasun printzipioa bermatzearen arduraduna da.
Hauteskunde Administrazioa Hauteskunde mahaiek eta Hauteskunde Batzordeek osatzen dute, hauen osaera ia judiziala da (Zentrala, Eskualdekoa eta, kasua bada, autonomia erkidegokoa).
Hauteskunde Batzorde Zentralak Madrilen du egoitza, eta etengabeko bakarra da. Auzitegi Goreneko 8 magistratuk eta Zuzenbideko edo Zientzia Politikoetako eta Soziologiako 5 katedradunek, jardunean direnak, osatzen dute.
Probintziako Hauteskunde Batzordeek probintziako hiriburuan dute egoitza, eta, osaerari dagokionez, hiru batzordekidek, dagokion probintzia auzitegiko magistratuak, eta Hauteskunde Batzorde Zentralak Zuzenbideko edo Zientzia Politikoetako eta Soziologiako katedradunen eta irakasle titularren artean aukeratutako batzordekide bik osatzen dituzte.
Eskualdeko Hauteskunde Batzordeek barruti judizialen buru diren herrietan dute egoitza, eta, osaerari dagokionez, hiru batzordekidek, lehen auzialdiko edo instrukzioko epaileak eurak, eta Hauteskunde Batzorde Zentralak bizilekua barruti judizialean duten Zuzenbideko edo Zientzia Politikoetako eta Soziologiako lizentziadunen artean aukeratutako batzordekide bik osatzen dituzte.
Ceuta eta Melillako Eskualdeko Batzordeek Probintziako Hauteskunde Batzordeei dagozkien funtzioak metatzen dituzte bakoitzak bere barrutian.
Egoitza Madrilen duen Hauteskunde Batzorde Zentralaz gain, probintzia bakoitzean Probintziako Hauteskunde Batzorde bat dago.
Azkenik, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak 1979ko hauteskundeetan ezarritako barruti judizialetako buru diren 303 herrietan kokatuta daude. Ceuta eta Melillako Eskualdeko Batzordeek Probintziako Hauteskunde Batzordeei dagozkien funtzioak metatzen dituzte bakoitzak bere barrutian.
Eratzen diren Probintziako eta Eskualdeko Batzordeak administrazio eskumendunak izango dira deialdiko hauteskunde prozesu guztietarako.
Europako Parlamentuko hauteskundeetan, hautagaiak aurkezteko eta aldarrikatzeko eragiketa guztien eskumena eta boto kontaketa orokorrarena duen hauteskunde batzordea Hauteskunde Batzorde Zentrala da.
Udal hauteskundeetarako, hautagaiak aurkezteko eta aldarrikatzeko eragiketa guztien eskumena eta boto kontaketa orokorrarena duen hauteskunde batzordea Eskualdeko Hauteskunde Batzordea da.