Posta eta telegrafo zerbitzuaren rola hauteskunde prozesuan
Hauteskunde prozesua ondo egiteko, posta operadore batek parte hartzea behar-beharrezkoa da.
Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA posta zerbitzu unibertsala emateko Estatuak aukeratu duen operadorea da, eta Gobernuak zerbitzu publikoko beste eginbehar batzuk ezar ditzake, hauteskunde prozesuen aurrerabide normala babesteko beharrezkoa bada.
Behartze hori azken prozesuetan egiten ari da Ministro Kontseiluaren Erabakiz.
Erabaki horietan ezartzen diren eginbeharrak prozesuaren deialdiaren ondoren egin behar diren lanak dira, bereziki garrantzitsuak direnak hartarako, bidalketen urgentziagatik eta ezaugarriengatik eta hauteskunde dokumentazioa jagoteak daukan garrantziagatik.
Eginbehar eta jarduera horiek hauek dira:
- Bizilekua Espainian duten, atzerrian duten eta aldi baterako atzerrian duten hautesleen posta bidezko botoa.
- Ontziratutako pertsonalaren botoa, ontziratutako Indar Armatuetako pertsonalarena edo defentsa nazionalari lotutako salbuespeneko egoeretan daudenena.
- Espetxeetan barneratutako pertsonen botoa.
- Hautesle Erroldaren Bulegoak egiten dituen bidalketak.
- Alderdi politikoek egiten dituzten hauteskunde propagandaren bidalketak.
- Hauteskunde mahaietan hauteskunde dokumentazioa jasotzea.
Eginbehar horien ezarpenak ordaina merezi du, hau da, hauteskunde prozesuan esku hartzen dutenek ez dute zuzenean inolako kosturik beren gain hartu behar; horrek ez du esan nahi kosturik ez dutenik, hauteskundeetarako aurrekontutik ordaindu direla baizik.